Mendelen Legeak: Uniformetasuna, Bereizketa eta Konbinazio Librea

Biologia2,12 KB

Mendelen Lehenengo Legea: Uniformetasuna

Bi arraza puru gurutzatzen badira, ondorengo guztiak hibridoak eta berdinak dira euren artean. Kolore karaktereari dagokionez, horiak berdea azpiratzen du. Hori karaktere gainartzailea da, berde kolore azpirakor edo errezesiboari dagokionez. Ilarren kolorea zehazten duen genea ilarren zelula somatikoetako kromosoma jakin batean dago. Zelula horiek 2n kromosoma dutenez, kromosoma homologo bietan agertuko da kolorea zehazten duen genea. Gene biek leku berdina dute kromosoma homologoetan eta alelo deritze. Kolore horidun ilarrek alelo pareak dituzte zelula somatikoetan: AA. Ilar berdeen zelula somatikoetako koloreari dagozkion alelo pareari aa deituko diogu. Ilar hauek eta karaktere bati dagokionez arraza puruak direnak, homozigotikoak direla esaten da. Karaktere kanpoko itxurari fenotipoa esaten zaio. F1 belaunaldiko fenotipoa horia da. Hala ere, aleloak ez dira P belaunaldiko ilar horienak bezalakoak. Ilar horiek AA aleloak zituzten, kumeak berriz Aa. Alelo hornidurari genotipoa deritzo. Karaktere jakin batek gainartze-azpirakotasun erlazioa erakusten duen alelorik ez izatea, baizik eta alelo biek indar bera edukitzeari bitarteko herentzia deritzo.

Mendelen Bigarren Legea: Bereizketa

F1 belaunaldiko hibridoak elkarren artean gurutzatzen badira, F2-ko indibiduo guztiak ez direla berdinak ikusiko da. F1 belaunaldiaren ilar horien ondorengo guztiak ez dira horiak izango; F2 belaunaldiaren filiala osatzen duten ilarretatik hiru laurdenak dira horiak.

Mendelen Hirugarren Legea: Geneen Konbinazio Librea

Bi karaktere desberdin edo gehiago dituzten indibiduoak gurutzatzen badira, karaktereak independenteki transmititzen dira. F1 lehenengo belaunaldi filialeko indibiduoak AaAb izango dira, hots dihibridoak. F2, Meiosiaren bidez mota hauetako gametoak sor daitezke: AB, Ab, aB eta ab. Hauek gurutzatuz gero genotipoak sor daitezke. Punnett-en koadroa.

Mutazioak

Bat-bateko eta ezusteko geneen aldaketei mutazioak deitu zien.

Deskargatu

PDF Word HTML