Mekanizazioaren Oinarriak: Ebaketa, Erramintak eta Fresaketa
Ebaketa-elementuak eta aldagaiak
Piezaren materiala, bolumena, forma geometrikoak, dimentsioak eta gainazalak.
Zer da ebaketa-abiadura (Vc)?
Denbora-unitate batean zenbat espazio jaten duen da, Vc (m/min) unitatetan neurtzen da. Honen menpe dago: materiala, hozgarria, egin beharreko eragiketa, aurrerapena eta ebaketa-sakonera.
Aurrerapena (Av)
Erramintak zenbat desplazatzen den (mm/bira). Honen menpe dago: lortu nahi den gainazalaren egoera, makinaren potentzia, erramintaren sekzioa, plakatxoaren fijazioa, makinaren zurruntasuna eta ebaketa-sakonera.
Iraganaldi-sakonera
- Mandrinaketa: Hasierako eta bukaerako erradioen arteko erlazioa.
- Trontza: Erramintaren zabalera, pasada batean jaten duena.
- Zulaketa: Erradioa.
- Tornoan: Pasada batean jaten duena.
Erraminten propietateak eta materialak
Erraminta bati eskatzen zaizkion 2 propietate nagusiak zailtasuna eta gogortasuna dira.
Gehien erabiltzen diren materialak altzairu lasterra eta metal gogorra dira.
- Metal gogorra: Higiduraren erresistentzia eta zailtasuna ematen dioten material oso gogorra da.
- Estaldura bikoitzeko metal gogorra: Metal gogordun erramintekin alderatuta, 3 aldiz errendimendu handiagoa lortzen da.
Barauts motak eta egitura
Barauts motak: zuloa, birzulaketa eta trepanaketa. Barauts helikoidalak 3 zati ditu: girtena, gorputza eta atal eraginkorra.
Konoak eta mekanizazioa
Konoa angeluaren, konikotasunaren eta inklinazioaren bidez defini daiteke. Konoa egiteko 2 era daude: orga orientagarria biratuz edo pieza puntu artean deszentratuta lotuz.
Fresaketa eta lotura-sistemak
Fresaketaren oinarrizko eragiketak: aurretiko fresaketa eta fresaketa tangentziala.
Fresatzeko makinan piezak lotzeko erabiltzen diren sistemak: baraila paraleloak dituen tornuzila, besarkaderak, plater biragarria, plater zatitzailea eta baraila orientagarria duen tornuzila.
Plater zatitzailea
Mekanizatzen ari garen piezari edozein anplitudetako biraketa egin ahal zaio.
- Zuzeneko zatiketa: Plater zatitzaileak disko bat du zulo zenbakidunekin. Azpimultiploen zatiketa-kopuru berdinak burutu daitezke: zulo kopurua (K) / (N), non N burutu beharreko zatiketa-kopurua den.
- K konstantea: Arrastre-platerak buelta oso bat emateko, biraderari 40 buelta eman behar zaizkio.