Mekanismoak: Higidura Transmisioa eta Eraldaketa
Mekanismo sinpleak eta indar transmisioa
Ziria
Ziria plano inklinatu bikoitza da: oinarriarekiko zut egiten den indarra handituta transmititzen da ziriaren aldeetara.
Torlojua
Torlojua zilindro baten kiribildutako plano inklinatu bat da. Indarrez eraginda hariz lotzen denean, egindako indarra handitu egiten da.
Higidura Transmisioko Mekanismoak
Uhal bidezko transmisioa
Uhal baten bidez higidura txirrika batetik beste batera transmititzen duen mekanismoa da.
Torloju amaigabea eta gurpila
Higidurak transmititzeko beste modu bat da, baina ardatz elkarzuten arteko higidurak transmititzen ditu.
Mekanismo trenak
Zenbait mekanismo bakun elkartuta osatzen dira. Hauek dira mota nagusiak:
Transmisio-sistema murriztailea
Txirrika sistema bat eta engranaje sistema bat lotzeko, txirrikak eta engranajeak ardatz berean egon behar dute eta abiadura berean biratu, hau da, solidarioak izan behar dute.
Txirrika trena
Motor baten abiadura murriztu nahi badugu, uhal bidez lotutako zenbait txirrikaren bidez egin dezakegu.
Engranaje trena
Mekanismo baten abiadura handitzeko, zenbait engranaje edo txirrika akoplatu erabili ohi dira, handitik txikirako hurrenkeran jarrita.
Higidura Eraldatzeko Mekanismoak
Eraldatze-mekanismoak
Higidura mota aldatzen dute: translazio higidura zuzena higidura zirkular bihurtzen dute, eta alderantziz. Garrantzitsuenak:
Higidura zirkularrak lineal bihurtzeko: Kremailera eta pinoi mekanismoa eta torloju-azkoina.
Kremailera eta pinoi mekanismoa
Pinoi izeneko engranaje batek eta horzdun barra batek osatutako sistema da. Pinoiaren hortzak barraren hortzetan engranatzen dira, beraz, pinoiaren biraketa-higidurak zuzen lekualdatzen du barra.
Torloju-azkoina
Ardatz hariztatu batek eta ardatzaren hari bereko azkoin batek osatzen dute. Azkoina ardatzarekiko zuzen higitzen da, biratzean. Alderantziz ere berdin: ardatza biratzen bada, azkoina zuzen lekualdatuko da.
Higidura zirkularrak atzera-aurrerako bihurtzeko: Biela eta biradera, gurpil eszentrikoa, birabarkia eta espeka.
Biela eta biradera
Bi barra giltzatuk osatzen dute mekanismo hori: bata biratu egiten da eta bestea gidari batean zehar lekualdatzen. Biratzen den barrari biradera deritzo eta besteari biela. Sistema horrek higidura zirkularra atzera-aurrerako higidura bihurtzen du.
Gurpil eszentrikoa
Gurpil eszentrikoak barra zurrun bat du bere perimetroko puntu bati lotuta.
Birabarkia
Bielei akoplatutako hainbat biradera elkarri lotuz dago osatuta.
Espeka eta jarraitzailea
Espeka gai da berari lotuta ez dagoen elementu bati eragiteko eta hura atzera-aurrera higitzeko.