Makroekonomia: Hazkundea, Inflazioa, Enplegua eta Politika Ekonomikoak

Ekonomia4,56 KB

MakroHelburuak:

1. Ekoizpena

Hazkunde ekonomikoa herrialde baten produktuaren hazkundearekin lotuta dago. Herrialde bateko barne produktu gordina (BPG) ekonomia horretan produzitzen diren ondasun eta zerbitzuen merkatu balioen batuketa da urte batean. Produkzio-zuloak atzeraldi ekonomiko batean gaudenean ematen dira.

2. Enplegua

Lan merkatuan sortzen diren arazoak: lan baldintzak eta langabezia. Politika makroekonomikoaren helburua langabezia murriztea da. Bi mota daude:

  • Borondatezko langabezia
  • Ezborondatezko langabezia

3. Inflazioa

Ondasun eta zerbitzuen prezioen aldaketa handiak epe laburrean ematea. Ekonomia batek prezio maila orokorra adierazteko KPI (Kontsumo Prezioen Indizea) erabiltzen du. KPI-k kontsumo prezioen maila neurtzen du, produktu saski baten bidez.

Arrazoiak: lehengaien prezioen igoera, edo ekonomian dagoen diru kantitatea ondasun eta zerbitzu kantitatea baino gehiago haztea. Diru gehiago izanik, ondorioz, diruaren balio erlatiboa jaitsi egiten da. Prezioak jaistean deflazioa gertatzen da. Hiperinflazioa eraginkortasun ekonomikorako kaltegarria da eta langabezia handitzen du.

4. Kanpo sektorea

Lurraldeen arteko harreman orekatuak izatea garrantzitsua da. Esportatzen eta inportatzen dena ezin da bata bestea baino askoz handiagoa izan. Bi aukera daude:

  • Inportazioak esportazioak baino handiagoak badira: maileguak eskatu beharko dira, ondorioz zor publikoa eragingo da, baina moneta-erreserbak handiagoak izango dira.
  • Esportazioak inportazioak baino handiagoak badira: atzerritik lortutako diru sarrera horiek maileguak bezala eman daitezke.

5. Defizit publikoa

Estatuaren sarrerak ken gastuak. Gastuak sarrerak baino handiagoak badira, defizit publikoa ematen da; sarrerak gastuak baino handiagoak badira, superabit bat ematen da. Sarreren eta gastuen arteko oreka mantentzea garrantzitsua da.

Defizit altua izanez gero, gobernuak maileguak eskatu beharko ditu. Maileguen interesak ordaintzeak ekonomian dagoen diru kantitatea handitzen du (inflazioa). Gainera, maileguek interesen igoera eragiten dute, eta horrek kontsumo eta inbertsioa murrizten ditu, produkzioa murriztu, enplegua jaitsi.

Politika ekonomikoak:

1. Politika fiskala

Zergak eta transferentziak.

  • Zergak: Estatuak kontsumitzaileengandik eta enpresengandik biltzen duen dirua. Zergen bidez jarduera ekonomikoa bultzatu edo gelditu daiteke.
  • Transferentziak: Estatuak kontsumitzaileei ematen dizkien diru sarrerak (pentsioak, langabezia-laguntzak), kontrapartidarik gabe.
  • Gastu publikoa: Estatuaren erosketak (obra publikoak, hezkuntza...).

2. Politika monetarioa

Banku zentralak aplikatzen du, ez gobernuek.

  • Diru kreditua eta banku sistema kudeatzen ditu.
  • Moneta eskaintza aldatzen saiatzen da.
  • Horren bidez interes tasak aldatzen dira, eta horrek eragina du ekonomia osoan: interes baxuak kreditua handitzen du eta kontsumoa eta kreditua areagotzen ditu.

3. Kanpo politika

Politika komertziala: aranzelak, mugak eta esportazio-inportazioak areagotzen dituen politika. Diru-merkatuaren kudeaketa: truke-tasa ezartzea.

4. Errenta politika

Prezioen eta soldaten kontrola. Erosteko ahalmena mantentzea.

5. Eskaintza politika

Ekoizpen baldintzak hobetzeko neurriak. Produktibitatea igotzea.


Eskaria agregatua (DA): prezio maila bakoitzeko ekonomian dauden agente ezberdinen gastu planak adierazten ditu (familia, enpresen gastuak...). Prezio maila, politika monetarioa eta kanpo politika kontuan hartuta dago.

Eskaintza agregatua (SA): prezio maila bakoitzeko enpresek ekoizteko prest dauden ondasun kantitatea adierazten du, beste faktore guztiak egonkor mantenduz. Prezio maila, ekoizpen ahalmena, produkzio kostuak eta produkzio faktoreen kopurua (lurra, lana, kapitala) eta teknologia menpe daude.

Deskargatu

PDF Word HTML