Lurreko hiria eta Jainkoaren hiria

Filosofia eta etika2,92 KB

"De Civitate Dei" liburuan, gizadiaren historiari buruzko gogoetak egiten ditu SanAgustinek. Obra horren helburua kristautasunaren defentsa izango da. Barbaroen Erromako okupazioa gertatu ondoren. Erromatar inperioaren dekadentzia kristautasunari leporatuko diote. Uste horri aurre egite idatziko du Agustinek liburu hau. Bere ustez, hondamendiaren arrazoia, erromatar guztiek kristauak ez izatea zen, Erroma paganoaren luxu eta plazer grinak Inperioa ahuldu baitzuten.// Agustin izan zen lehen pentsalaria Historia Unibertsalaren zentzua astertu zuena: Historia-ekintza ulertzen eta haiei zentzua aurkitzen saiatu zen.// Agustinen ideien arabera, historia unibertsala bi aro ditu: Gizakiaren sorreratik Kristoren agerkunderarte izango zen lehendabizikoa. Bigarrena, Kristoren garaitik azkenaldirarte, non erredentzioa buruko den( Jainkoak gizakiare askatuko du bekatuak inposatzen dion esklabutza eta minatik. Jainkoaren Probidentziak gertakari historiko guztiak gidatzen ditu.// Jinkoaren hirian gizadiaren kronika bi hirien arteko borroka gisa agertzen da: onaren eta gaitzaren, Jainkoaren eta munduaren, argiaren eta ilumpearen hirien artekoa. Gizakiak bi taldetan banatuak daude: Batetik, Jainkoa mexpretxatuz, beraien burua Jainkoa baino gehiago maite dutenak eta bestetik, Jainkoa gauza guztien gainetik, norbere buruaren mespretxuraino maite dutenak. Lehenegoak munduko hiritarrak dira; norbera goratzeko balioak onartuz, Jainkoari uko egiten diotenak. Bigarrenak, zeruko hiritarrak dira; nork bere autonomiare uko eginez Jainkoa aukeratzen dutenak. Lehenengoek, munduko errealitateak helburu bihurtzen dituzte. Bigarrenek, mundua, Jainkoarengana heltzeko bitarteko vbezala erabiltzen dute.// Bi hiriak, Jainkoarena eta munduarena, nahasturik aurkitzen dira historian zehar. Gero,Azken Epaiketaren egunean, banandu egingo dira// Borroka horrek denboraren amaierarte iraungo du, non Jainkoaren hiriaren behin betiko garaipena etorriko baita. Historia, beraz, bi maitasunen arteko liskarra da: Jainkoarenganako maitasuna, eta norbere bruruarenganakoa// Aukeratuen komunitatea benetako Jainkoaren hiria da, ikusezina. Horregatik, azken eguneko epaiketa arte bi hiriak, Jainkoarena eta Deabruarena, nahastuta daude eta bereiztezinak dira. "Onak" bezala agertzen diren asko, ez dira salbatuko; eta alderantziz, jentil batek justizia eta zuzentasuna hartzen baditu jokabide printzipiotzat, moralki, Jainkoaren hiriko kide da.//Ezin jo dezakegu munduko hiria Estatuaren berdintzat, ezta jainkoaren hiria Elizaren berdintzat ere.

Deskargatu

PDF Word HTML