Lehen Mundu Gerraren ondorio nagusiak

Historia2,53 KB

Demografikoak

  • 9 milioi hildako inguru; jende asko elbarri eta zaurituta.
  • 1918ko gripea azkarrago hedatu zen, elikagaien urritasunaren eta osasun-gabeziaren ondorioz (Europan 6 milioi hildako, munduan 22 milioi).
  • Hurrengo belaunaldietan, jaiotza-tasen, biztanleria aktiboaren eta kontsumitzaileen jaitsiera.

Ekonomikoak

  • Ekoizpen-baliabideen (industriak, fabrikak, landutako eremuak) suntsipena.
  • Garraiobideen suntsipena (errepideak, trenbideak).
  • Egoera oso larria Frantziako eta Italiako iparraldeko nekazaritza eta industria-eremuetan, baita Errusia mendebaldean ere.
  • Kostu finantzario oso handiak gerrarako (260.000-380.000 milioi).
  • Barneko zor publikoa handitu eta AEBri maileguak eskatu, kostu finantzarioak ordaintzeko.
  • Ondorioz, Europako herrialdeak erabat zorpetuta geratu ziren.
  • Europaren nagusitasuna galdu eta AEB zein Japonia nagusitu ziren.
  • AEB lehen potentzia nagusia bihurtu zen; bertako BPG ia bikoiztu egin zen.
  • Japoniaren garapena merkataritzan eta industrian: esportazioak handitu eta merkatuak zabaldu zituen (Pazifikoan, Txinan eta Asiako hego-ekialdean). Ondorioz, Erresuma Batuarekin eta Frantziarekin lehian sartu zen.

Sozialak

  • Dirudunen eta pobreen arteko gatazka.
  • Merkatariak, bankariak eta jabe handiak aberastu egin ziren, gerrarako eskarien ondorioz.
  • Gainontzeko biztanleria pobretu egin zen eta bizi-maila asko jaitsi zen.
  • Erdi mailako klaseek jasan zituzten ondorio gehienak (langabezia, prezioen gorakada eta erosteko ahalmenaren jaitsiera).
  • Gizonezkoenak ziren lanpostu asko emakumeek okupatu zituzten. Emakumea lan-munduan sartzea oso baliagarria izan zen emakumeen emantzipazioa lortzeko borrokari berrekiteko.
  • Emakumeen boto-eskubidearen lorpena.

Politikoak

  • Alemaniako antzinako inperioa desagertu eta II. Reicha ezarri zen.
  • Austria-Hungaria desagertu eta bertako lurraldeetan errepublikak ezarri ziren (Austria, Hungaria, Errumania, Txekoslovakia).
  • Inperioek menderatutako lurraldeetan konstituzio demokratikoak ezarri ziren.
  • Turkiar inperioa desagertu eta bertako lurraldeak estatu bihurtu ziren edo beste potentzia batzuen menpe geratu ziren.
  • Hainbat estatu berri sortu ziren: Polonia, Estonia, Letonia, Lituania, Finlandia, Txekoslovakia, Jugoslavia eta Hungaria.
  • 1929an, Europa 28 estatuz osatuta zegoen; horietatik 26 estatu parlamentarioak ziren eta gehienetan sufragio unibertsala ezarri zen.

Deskargatu

PDF Word HTML