Lehen Mundu Gerra: Inperialismoa eta Ondorioak
Lehenengo Gerra Mundiala
Inperialismoaren Faktoreak
Inperialismo terminoak herrialde batek beste herrialde batzuetan hartzen duen nagusitasuna da.
- Metropolia: Herrialde konkistatzailea da.
- Koloniak: Konkistatutako lurraldeak.
Faktoreak
Ekonomikoak eta Demografikoak
Industrializazioaren ondorioa izan zen; herrialdeek haien kapitalak interes altuagoekin inbertitu nahi zituzten, lehengai merkeagoak lortzeko eta kolonia berrietan industria produktuak saltzeko tokiak izateko.
Europako biztanleria gero eta ugariagoa zen, eta kolonietan aurkitu zuten finkatzeko tokia. Industria Iraultzak garraiobide azkar eta eraginkorragoak eskainiz, lehualdatze horiek erraztu zituen.
Erlijiosoak
Inperialismoa erlijio primitiboak zituztenei zuzenduta zegoen. Eliza Katolikoaren eta protestantearen misiolaritza garrantzi handia zuten. Ehunka misio sortu ziren Asian, Afrikan eta Ozeanian.
Politikoak
Hedapenak potentzia handien eskakizun estrategikoen arabera egin ziren. Beste kasu batzuetan, potentzien nazioarteko prestigioa handitu nahi zuten, izandako porrotak eta nazio-sentimendua finkatzeko. Kolonizazioa hasita, potentzia guztiak parte hartu nahi zuten lor zitezkeen abantailak ez galtzeko.
Ideologikoak eta Zientifikoak
Mendebaldean ideologia arrazista indar handia zuen; konbentzituta zeuden arraza zuria obea zela eta horrek eskubideak ematen zizkiola, horregatik zibilizatzeko betebeharra zutela uste zuten. Kolonistak egotea bultzatu nahi zuten, geografia elkarteak sortuz (Erresuma Batua, Frantzia, Estatu Batuak eta Alemania), lurraldeak esploratu, dena antolatu eta konkistatu eta ustiatzen zuten.
MAPA: Britania Handia, Alemania, Frantzia, Italia
Kolonien Administrazioa eta Horren Ondorioak
- Kolonia: Atzerritar estatu baten mende dagoen herrialdea.
- Protektoratuak: Kolonizatutako herrialdearen kanpo-politika eta aberastasuna kontrolatzen zuena; tokiko agintariak arduratzen dira barne-politikaz.
- Kontzesioak: Herrialde independente bateko lurraldeak, harreman komertzial bereziak dituztenak metropoliarekin.
Ondorioak Gizartean eta Kulturan
Mendebaldeko osasun ohiturei esker, indigenen heriotzak gutxitu ziren, gainera jaiotza ugariak zeuden eta biztanleria haztea eragin zuen, gosete handia ekarriz.
Kolonizazioak gizarte tradizionalarekiko haustura eragin zuen. Kolonizatzaileak goi mailan jarri eta ekonomiaren karguaz arduratzen ziren. Indigenak ordea beheragoko mailetan zeuden, toki batzuetan sartu ahal gabe, banandutako auzoetan bizitzen… Leku batzuetan sistema sarraskituak izatera iritsi ziren.
Kultura autonomoek krisi sakona izan zuten: akulturazioa (nork bere kultura galtzea beste batena inposatzearen ondorioz). Herri indigeneetako eliteak Europako unibertsitateetan ikasi eta mendebaldetu egin ziren.
Lehen Mundu Gerraren Jatorria
Bismarck-en Aliantzak eta Bake Armatua (1870-1914)
Alemania bateratu zenean, Bismark-ek Europa zuzentzen zuen potentzia sortu zuen (Alemania, Austria, Errusia eta Italia elkartuz). Bi helburu zituzten:
- Frantzia isolatzea. Alsazia eta Lorena galtzeak errebanxismoa elikatu eta itsas potentzial bat bihurtu zuen.
- Balkanetako oreka mantentzea. Austriaren eta Errusiaren arteko kontrako interesak gatazka bat sor ez zezatela.
Helburuak lortzeko Aliantza Bikoitza (Austria-Hungariarekin) eta Hiru Enperadoreen Ituna (Austria-Hungaria inperioarekin eta Errusiar inperioarekin) sinatu zituzten.
Gilen I.a (Alemaniako enperadorea) hil zenean Gilen II.a etorri zen. Hark kolonialismoa kendu eta Bake Armatua (nazioen arteko harremanen aro berri bat) ezarri zuen, Bismarck kargua uztea eragin zuena. Bi ezaugarri zituen:
- Potentzia bi bloke militarretan banatuta zeuden: Aliantza Hirukoitza (Austria eta Italia) eta Entente Hirukoitza (Frantzia, Errusia eta Erresuma Batua). Errusia eta Alemaniaren aliantza baztertu zen Balkanetako arazoengatik.
- Elkarrekiko beldurrak armatuen norgehiagoka sortu zuen, armadak handitu eta arma berriak egitea erakarri zuena. Mesfidantza eta tentsio hartan edozein liskar gatazka handi bat sor zezakeen.
1914ko Udako Krisia
Ekainaren 28an Austria-Hungariako Frantzisko Fernando artxidukea eta haren emaztea hil zituzten, bisita bateko zerbitzari batek, Esku Beltza izeneko elkarte bateko kidea. Talde horrek Serbia Handi bat sortu nahi zuen Austriaren boterearen aldetik.
Uztailaren 23an, Austriak Ultimatuma proposatu zion Serbiari, Alemaniaren babesarekin. Serbiak, Errusiaren babesa zuena, uztailaren 25ean ultimatumari uko egin eta gerra piztea eragin zuen. Errusiak Serbia babesten zuen eta Alemaniak operazioak gelditzea eskatu zion. Erantzunik jaso ez zutenez, gerra deklaratu zion Errusiari eta gero Frantziari. Erresuma Batuak gerra deklaratu zion Alemaniari, Aliantza Hirukoitza apurtu zen Italiak ez zielako babesik eman, eta Lehen Mundu Gerra hasia zen.
Lehenengo Fasea: Mugimenduen Gerra (1914)
Alemaniak Frantzia azkar irabaztea lortu nahi zuen gero Errusia erasotzeko; Schlieffen plana deitu zen. Frantziarrek geldiarazi egin zituzten Marneko Guduan. Errusia Alemaniaren aurka joan zen, baina Errusiarrek galdu zuten, Tannenbergen eta Masuriako lakuetan. Alemaniako tropak ekialderantz joan ziren eta Frantzia salbatu zen.
Bigarren Fasea: Posizioaren Gerra (1914-1917)
Defentsa taktikak hobeak ziren eraso taktikak baino. Lubakiak eraiki zituzten eta hilabeteak igarotzen zituzten han. Verdungo Guduan Alemaniarrek frontea hautsi zuten eta Sommeko Guduan Britaniarrek. Ehunka pertsona hil ziren.
- Britaniarrak eta Bosforo eta Dardaneloak hartzen saiatu ziren Turkia isolatzeko.
- Alemaniak Afrikan zituen koloniak britaniarrek konkistatu zituzten; Asiakoak, Japoniak.
- Aliatuek otomandarren hainbat jabetza okupatu zituzten, nazionalista arabiarren laguntzarekin.
Britaniarren ontzidiak Alemania blokeatu zuen, eta itsaspeko gerra sortu zen.
Hirugarren Fasea: Urte Erabakigarria (1917)
Iraultza Boltxebikea piztu eta Errusiako frontea gainbehera etorri zen. Estatu Batuak aliatuen alde gerran sartzea oso garrantzitsua izan zen.
Laugarren Fasea: 1918ko Erasoa eta Gerraren Amaiera
Alemaniak bakea sinatu zuen Errusiarekin Brest-Litovskeko Itunean. Tropak mendebalderantz joan ziren eta Frantziak fronte guztietan egin zuen eraso. Inperio zentralek ezin izan zioten aurre egin eta errenditu ziren. 1918ko azaroaren 11n armistizioa sinatu zuten Alemaniak eta aliatuek, gerra amaituz.
Gerraren Ondorioak
- Zer erakusten dute mapak? Zer kronologia dute?
Mapa A gerra baino lehen zegoen mapa erakusten du, eta mapa B gerra ondoren izandako aldaketak. Lehenengoa 1914koa, bigarrena 1918koa.
- Zer gertaera pasa zen bien artean?
Lehenengo Gerra Mundiala aurrera egiten duela.
- 1914an Europan zeuden herrialde garrantzitsuak
Errusiar Inperioa, Austria-Hungaria Inperioa, Otomandar Inperioa, Frantzia, Alemania, Serbia, Rumania, Bulgaria, Erresuma Batua.
- Europan nabarmentzen ziren 4 lurralde
Errusia, Austria-Hungaria Inperioa, Alemania eta Otomandar Inperioa.
- Gerra ondoren egon ziren aldaketak
Errusia: Finlandia, Estonia, Letonia, Lituania, Polonia (independentzia lortu zuten).
Austria-Hungariako Inperioa: Austria, Hungaria, Txekoslovakia (estatu berriak).
Serbia, Montenegro eta Albania elkartu ziren (Jugoslavia).
Otomandar Inperioa: desagertu (Turkia, Siria, Irak eta Persia).
Alemania: kalte gehien jasaten duena (Prusia Ekialdea, Alsazia eta Lorena galdu zituen).
Erresuma Batua: Irlanda (independentzia lortu zuen).