Lehen Mundu Gerra: Europako Lehiak eta Posizio Gerra
Europako Lehiak
Desadostasun ekonomikoak eta politikoak, eta Austria-Hungariak eta Errusiak Balkanetan zituzten interesak eragin handia izan zuten 1914 baino lehenagoko gerra-giroa sortzeko. Frantziaren eta Alemaniaren arteko areriotasuna 1870eko gerratik zetorren, non Frantziak Alsazia eta Lorrena galdu zituen, orain berreskuratu nahi zituenak. Alemania 1882an Austria-Hungariarekin eta Italiarekin Aliantza Hirukoitza sortu zuen. Erresuma Batuaren eta Alemaniaren arteko desadostasun ekonomikoak eta politikoak agerian gelditu ziren XX. mendearen hasieran, britainiarrek itsasoetan zuten kontrola arriskuan jartzea eragin zuena. 1907an, akordioa sinatu zuen Frantziarekin eta Errusiarekin, Itun Hirukoitza. Europako estatu nagusiek armamentu-lasterketa hasi zuten. Alemania eta Erresuma Batua lehian ari ziren itsas armadarik indartsuena lortzeko.
Gerra Azkarra
Bi fase izan zituen; lehenengoa mugetako gudua izan zen (Alemanak Belgikatik eta Luxenburgotik sartu ziren lurralde frantsezean eta frantsezek huts egin zuten defentsa germaniarren aurkako erasoan) eta bigarrena aliatuen kontraerasoa izan zen (Joffre general frantsesaren gidaritzapean egindakoa, Marneko guduan). Belgika, Frantziako ipar-ekialdea eta Polonia errusiara konkistatu zituzten.
Posizio Gerra (1915)
Armadek posizio finkoak defendatzen zituzten. Elementu nagusia lubakia izan zen. Lau urtean frontea ia egonkor mantendu zen. Gerra forma berri horretarako, arma berriak behar ziren: eskuzko granadak edo morteroak, gas itogarriak... Abiazioak protagonismo handiagoa hartu zuen, baita tankeak ere. 1915ean, beste herri batzuk gerran sartu ziren: Italia, aliatuen alde, eta Bulgaria, inperio zentralekin. 1915eko kanpainaren balantzea inperio zentralen aldekoa izan zen.
Higatze-Gerra (1916)
Armada aliatua erabat ahitzea nahi zen. Hona hemen gudu garrantzitsu batzuk:
- Verduneko Gudua: Alemanek hasi zuten; hilabete iraun zuen, eta bertan, milioi erdi gizon hil ziren.
- Sommeko Gudua: Armamentuan nagusitasun argia egon zen, hiru hilabeteko borroka izan zen eta Verdunen baino gizon gehiago hil ziren.
- Jutlandeko Gudua: Gerra osoko itsas gudu bakarrean egin zuten elkarren aurka. Alemanek etsi egin behar izan zuten, britainiarren ageriko nagusitasuna ikusita, eta germaniar ontziak ez ziren berriro portuetatik irten.
Ondorioa: balantzea orekatuagoa izan zen. Gudu odoltsuek urritu egin zuten soldadu kopurua eta material kantitatea, eta itsasoko blokeoa gero eta gehiago nabaritzen zen. Alemaniak mobilizazio orokorrera jo behar izan zuen gerran jarraitzeko.
1917
Errusiako Iraultza maiatzaren 12an lehertu zen, eta horren garaipenak eragina izan zuen Errusia gerratik irtetean. 1915etik, Alemaniak itsaspeko gerra hasi zuen, Erresuma Batuarentzako hornidurei oztopo jartzeko. 1917ko hasieran, Lusitannia merkantzia ontzia hondoratzearen ondorioz AEBko gobernuak eta herriak gerran sartzea erabaki zuten. Hornidurarik ez egoteak, produktuak garestitzeak eta bizi-baldintzak gogortzeak ahuldu egin zuten herritarren artean, gerran jarraitzeko gogoa. Amaiera: Errusiako gobernu boltxebikeak armistizioa sinatu zuen. 1918an Brest-Litovskeko bakea heldu zen.