Langileen Prestakuntza: Inbertsioa Etorkizuneko Arrakastarako

Ekonomia8,73 KB

Langileen Prestakuntza: Inbertsioa ala Gastua?

Langileen prestakuntza ezinbesteko gastua dela esaten da. Gezurra? Egia? Gezurra! Ez da gastua, inbertsioa baizik. Enpresak etorkizunean emaitza hobeak lortu ahal izateko egiten den inbertsioa da.

Zergatik Behar da Etengabeko Prestakuntza Enpresetan?

Enpresen arteko lehia dela eta, errealitate horri aurre egiteko, bizirik irauteko eta merkatuan arrakasta izateko, beharrezkoa dute behin eta berriz aldaketetara egokitzea etengabeko prestakuntzaren bidez.

Zatiketak eta Elkartzeak Enpresetan: Zergatik?

Batzuetan enpresa handietan zatiketak gertatu ohi dira eta beste batzuetan, berriz, alderantzizkoa: enpresa txikiak elkartu egiten dira. Zergatik izaten da hori? Enpresen arteko lehiaren ondorioz gertatu ohi dira neurri txikiagoko entitate bizkorragoak sortuz. Hau da, enpresa talde integratua osatzen da, entitate batzuk ezabatuz, berriak sortuz eta, are gehiago, jarduera aldatu eta inguru geografiko batetik bestera eramanez. Alderantzizkoa ere gertatzen da: enpresa txikiak elkartu egiten dira, beraiek bakarrik ez baitute lehiatzeko gaitasunik.

Aldaketekiko Jarrera Ezkortasunak

Berrikuntzarekiko pasibotasuna, gaitzespena, kritikak, etab.

Maslowren Teoria: Beharrak eta Helburuak

Enpresako giza baliabideen departamentuak langilearen motibazioa aztertu behar duenez, azaldu dezagun Maslowren teoria:

  • Beharrak: autoerrealizazio beharrak, autoestimu beharrak, gizarte beharrak, ziurtasun beharrak, oinarrizko behar fisiologikoak.
  • Helburuak: nahi dituzun idealak lortzea, gizarte helburuaren estimua sentitzea, gizarte taldekoa sentitzea, lorpenak sendotzea, jatea, janztea, etxea edukitzea.

Langileen Motibazioa Igotzeko Bost Gako

Aipatu itzazu enpresak egin ditzakeen bost gauza bere langileen motibazioa igotzeko:

  1. Enpresaren irudi ona zaindu, langileak berarekin bat etortzea errazteko.
  2. Langileei bere lana egiteko modua aukeratzeko askatasun gehiago eman.
  3. Enpresa eta zuzendaritza politika zaindu.
  4. Langileak bere lanaren erantzule egin.
  5. Taldeko lanak sustatu.

Lanbide Heziketa Okupazionala Langabetuentzat

Lanbide heziketa okupazionala: lanbide heziketa jaso ez duten eta kualifikazio gutxi edo ezegokia duten langabetuei zuzendua dago, produkzio sistemak eskatzen duen kualifikazioa eskainiz lan munduan sartzeko aukerak zabaltzeko asmoz.

Formazioa Titulorik Gabeko Lehen Enplegu Askatzaileentzat

Titulorik gabeko lehen enplegu eskaintzaileentzat ematen den formazioa hezkuntza administratiboek eskainiko dute.

Tailer Eskola eta Lanbide Etxeen Programak

25 urtez azpiko gazte langabetuei zuzenduak daude (beren kualifikazioa eta lanbide praktika txandakatuz historia, arte, kultura edo natur ondarearen berreskurapen eta sustapenarekin zerikusia duten zereginen bidez) eta parte hartzen dutenek profesionaltasuna eta esperientzia lortzen dute eta, gainera, lan munduan sartzeko aukerak zabaltzen zaizkie.

Enpresa Ekimenerako Zentroak

Enpresa ekimenerako zentroak: tailer eskoletako eta lanbide etxeetako gazte ekintzaileek beren kontura lanbide jarduera bat hasteko gai direnei aholkularitza zerbitzua eskaintzeko asmoz sorturiko zentroak dira. Adb: Urrats Bat. Beren funtzioak alde batetik laguntza teknikoa entitatearen sarrera prozesuari arreta jarriz, bestetik lehen instalazioan lagundu. Laguntza horiek bideragarritasun ekonomikoa bermatu arteko denboraldi batez luzatuko dira.

Enplegu Tailerretako Programak

Enplegu tailerretako programak: 25 urtetik gorako langabetuei dago zuzendua; interes orokorreko enplegu iturburu berriei buruzko jarduerak egingo ditu.

Forcemeko Funtzio Garrantzitsuenak

  • Lanbidearen garapena eta etengabeko egokitze prozesuari enpresaren egoera indartzea lehiaren aurrean.
  • Gizarte sustapen modura langile askok bere lanbidean gaitze prozesuan dituzten etenak gainditu eta beren egoera hobetzeko.

Harrerako eta Hasierako Prestakuntza

  • Harrerako ikastaroa: enpresan langile berriak sartzen direnean oso egokia da prestakuntza ikastarotxo bat ematea, edo agian hitzaldi batekin ere nahikoa izango litzateke batez ere enpresaren filosofia, helburu, lanbide jarrerarekiko eta lanbide garapenerako aukerei buruzkoa.
  • Hasierako prestakuntza: harrerako prestakuntzaren ondoren lanpostuari buruzko prestakuntza ematea komeniko litzateke langile berriek beren eginkizunak ahalik eta hoberen bete ahal izateko.

Prestakuntzaren Baliabideak: Kudeatzaileak

Prestakuntza politikaren kudeatzaileak: beren lana enpresako prestakuntza plan ezberdinak gauzatzea izango da egungo eta etorkizuneko beharrak kontuan hartuz.

Prestakuntzaren Baliabideak: Ekintza Bidezko Sistemak

Ekintza bidezko sistema: irakaskuntza eraginkorragoa eta atseginagoa lortzeko erabiltzen diren baliabideak dira. Laguntza tresna horien erabilpenari esker finkaturiko helburua azkarrago lor daiteke.

Ebaluazioaren Helburuak

a) Helburu pedagogikoa txosten pedagogikoan ezarritakoak. b) Helburu operatiboa, baldintzetan jasoak. c) Prestakuntzak enpresako funtzionamenduan duen eragina ikusten.

Lan Balorazioa: Balorazio Metodoak

Metodo globalak, analitikoak eta metodo mistoa.

Lan Sustapenaren Kontzeptua

Sustapena langilearen eskubidea da eta erakundearen sailkapen sistemaren aldaketa suposatzen du. Aldaketa horren arabera sustapena eta erakundearen sailkapen sistemaren aldaketa suposatzen du. Aldaketa horren arabera sustapena eta aurrerapena bereiziko ditugu. Sustapena lan kategoriaz igotzea izango da eta aurrerapena berriz lan kategorian aldatu gabeko igoera.

Lanbide Kategoria

Enpresan funtzio betebehar berak dituzten lanpostuen multzoa da. Lanbide kategoria horiek guztiek lanbide taldeak osatzen dituzte eta lanbide gaitasuna, titulua eta lanaren eduki orokorrak azaldu behar dituzte.

Pizgarrien Kontzeptua

Langileen eta ondorioz enpresen produktibitatea igotzeko ematen diren sariak dira. Horiek zerikusi zuzena dute langileen motibazioarekin, beraz pizgarrien politika egoki bat finkatzeko garaian aplikatzeko une aproposa aurkitu eta postu bakoitzari egokitu egin beharko zaio.

Enpresako Kanpoko Hautagai Bilketa

Plantilla gehitzearen kasuan. Beste zenbaitetan berriz banaketa sortu den lanposturako pertsonal kualifikaturik ez duelako, txandakatzen maila baxuko departamentu zenbaiteko adin piramidea aldatu nahi duelako, ideiak berriak jaso nahi dituelako, hautagai bilketa sistema honetara joko du aukeraketa prozesuari hasiera emateko. Bilketa sistema honen abantaila eta eragozpen nagusienak:

Abantailak

  • Ideia berriak enpresaratzen dira, baita egun enpresako giza kapitalak dituenak baino lan teknika hobeak eta prestakuntza handiagoa ere. Horrela abantailak dituena bilatzeak jadanik beste enpresa baten diharduenaren atzetik ibiltzea harrapaketa dakar. Fitxaketa garestiak zenbaitetan garestiegiak egin beharrak.
  • Plangintza gaztetzearen bidea ematen zaio. Hautagai berrien kontratazioa euren kemen, adoreagatik, kostu txikiagoagatik eta abarrengatik izan liteke komenigarria. Gainera, inolako eskarmenturik ez dutenak kontratatzeagatik legeek eskaintzen dituzten abantailak guztiz interesgarriak eta kontuan hartu beharrekoak dira. Langile mota honek dakarten arazorik nagusienak bere eskarmentu falta da, baina berrien eta zaildutako zaharren arteko oreka aproposa bilatzea aski da arazo honi irtenbidea emateko.

Eragozpenak

  • Ez da egiaz hautagaiaren benetako jarduerarik ezta bere benetako errendimendurik ere ezagutzen eta zenbaterainoko jokoa eman dezakeen guztiz duda mudakoa da.
  • Hautagai bilketa serioa egitea enpresa barneko hautagai bilketa baino garestiagoa eta motelagoa.

Enpresako Barruko Hautagai Bilketa

Langilerik aproposena bere pertsonalaren artean bilatzearena da.

Abantailak

  • Motibazio tresna boteretsua da.
  • Enpresa barruan karrera egiteko aukerak, langileek etengabe prestatzera bultzarazten.
  • Hautaketa desegoki baten arriskua murriztu egingo du hein handi batean.
  • Enpresa barneko hautagai bilketa hau kanpokoa baino merkeagoa eta azkarragoa da.
  • Langilearen prestakuntzan jadanik gasturikoa probetxuzkoa gertatuko zaio.
  • Hautagaiak egokitzapen aldi laburragoa izango du.

Eragozpenak

  • Langileak biltzeko era bakarra bailitzan aukeratuz gero kanpoaldera erabat itxiak eta ideia berririk gabeko burokrazia enpresak sortaraz daiteke.
  • Hautagai bilketa txarra eginen balitz lanpostu betetzeko enpresa bertako merezimendu objektiboak lituzketenen arteko tentsioak sortarazteko bidea izan liteke.

Deskargatu

PDF Word HTML