Langile-mugimenduaren historia eta ideologiak
Mugimendu sozialak eta politikoak
Ludismoa
Gizakiak beharrean makinak erabiltzearen aurkako matxinada (Ned Ludd). XVIII. mendean izan zituen garrantzitsuenak.
Kartismoa
Erreforma politiko eta sozialak helburu zituen Erresuma Batuko langile-mugimendua. Langileen eskubide politikoak lortzea zuen xede. Nahiz eta helburu guztiak ez lortu, ondorengo aurrerapenak ekarri zituen:
- Emakume eta umeen lanaldia murriztea.
- Kode penalaren erreforma.
- Pentsamendu-askatasunaren legea aldatzea.
- Gizonen sufragio unibertsala lortzea.
Marxismoa
Kapitalismoaren aurkako mugimendua (XIX. mendea). Bere eskaera nagusiak hauek ziren:
- Pribilegioak desagertzea.
- Herrialdeko aberastasuna estatuaren eskuetan egotea eta berdintasunez banatzea.
- Gizonen arteko desberdintasunak ezabatzea.
- Herriak botere politikoa izatea eta gobernu sozialista ezartzea.
- Langile bakoitzak bere gaitasunetara egokitzen den lana izatea.
Karl Marxek bere pentsamendua 1848ko Manifestu Komunistan adierazi zuen, Engelsekin batera. Marxismoaren teoriatik bi pentsamendu nagusi sortu ziren: sozialismoa eta komunismoa.
Anarkismoa
Autoritarismoaren aurkako mugimendua; legerik eta gobernurik gabeko gizartea aldarrikatzen du.
Sufragismoa
Emakumeen eskubide politikoak aldarrikatu zituen (Clara Campoamor). Botoa emateko eskubidea, berdintasuna eta diskriminazioaren abolizioa zituen helburu.
Langileen Nazioarteko Erakundeak
I. Internazionala
Herrialde desberdinetako langileak biltzeko sortu zen.
- Non: Londresen.
- Noiz: 1864tik 1876ra.
- Hedapena: Britainia Handia, Frantzia, Italia, Belgika, Suitza, Espainia eta Alemania.
- Ezaugarriak: Langileen mugimenduko joera ideologiko desberdinak bildu zituen.
II. Internazionala
Sistema demokratikoa onartzen zuten alderdi sozialisten konfederazioa izan zen.
- Non: Bruselan.
- Noiz: 1889an sortua; 1919an barne-zatiketa izan zuen, 1920an berriz martxan jarri zen eta 1940an desagertu zen.
- Nork: 23 herritako ordezkariak (Alemania, Espainia, Errusia...).
- Ezaugarriak: Federazio malgua zen. LNEk sortutako arazo batzuk konpondu zituen, nahiz eta autodeterminazio nazionalaren inguruan iritzi desberdinak izan. Ideologia sozialista zorrotza zuen eta anarkistak kanpoan geratu ziren.
- Amaiera: Europako gerraren hasierarekin.
Sozialismo utopikoa
Gizarte perfektua edo ideala lortzen lagunduko duten erakundeak sortzea dute helburu. Utopiaren muina, ideal jakin batzuk egi bihurtuz gero gizartea nola litzateke erakustea da. Elkartasuna, filantropia eta anaitasunezko maitasuna nagusi dira. Industria modernoko berdintasunaren aldekoak ziren, baina langileei eragiten zizkieten kalteak salatzen zituzten.