Lan Merkatua: Definizioak eta Datuak
Lan Merkatua
67 urtera artekoak dira potentzialki aktiboak diren pertsonak. Gu, lan merkatua ikuspuntutik, ez gara aktiboak, ez gaudelako aktiboki lana bilatzen. Hortaz, nahiz eta 16-67 urte tartean egon, lan bila ez gaudenez, ez gara aktiboak izango.
Definizio Nagusiak
- Biztanle potentzialki aktiboak: lan-merkatuan parte hartzeko aukera duten pertsonak, normalean 16 urte eta gehiagokoak. Biztanle potentzialki aktiboak = Aktiboak + Ez aktiboak.
- Biztanle aktiboak: lanean dauden pertsonen eta langabezian baina lan bila aktiboki ari direnen batuketa da.
- Biztanle ez aktiboak: 16 urte edo gehiago dituztenak eta landunak edo langabetuak ez direnek osatzen dute.
- Desanimatuak (etsituak): langabe bezala kontuan hartu beharko lirateke “benetako” langabezia-tasa ezagutzeko. Krisi garaian, hainbat jendek utzi dio lana bilatzeari, eta hori gehiago gertatu da 50-55 urte tarte horretan. Honek dakarrena da langabezia “desagertu” egiten dela; izan ere, urte eta erdian nagusiki lana bilatu ez dutenek lana bilatzeari uzten diote; hortaz, bat-batean langabezia jaitsi egin da; baina ez du esan nahi jende gutxiago dagoenik pobrezian edota lanpostu gehiago sortu direnik; baizik eta jendeak lana bilatzeari utzi diola.
- Landunak: Enplegu ordaindu bat dutenak edo jarduera bat bere kabuz daramaten eta lanean dauden pertsona guztiak dira.
- “Lana” kontzeptua: ikuspuntu merkantilistatik, jardueraren truke diru-sarrerak lortzeko helburua duen lan mota. Ez aktiboen artean lana egiten dutenak: etxeko lanak egiten dituztenak, ikasleak, etab.
- Langabeak: soldatako enplegurik edo enplegu independenterik ez duten eta, une honetan, lanean hasteko enplegua bilatzen ari diren pertsonak dira.
- Jarduera-tasa (%): populazio aktiboa zati lanerako adinean dagoen biztanleria.
Langabezia eta Politika Makroekonomikoa
Politika makroekonomikoaren funtsezko helburuetako bat langabezia-maila baxua mantentzea da. Estatuak lehenesten zuen bankuei zorra ordaintzea beste gauza batzuk baino; hala nola, langabezia-tasa jaistea edo zerbitzu publikoak sustatzea.
Langabeziaren datuak normalean hiru hilean behin hartzen dira.
Grafikoak Aztertzeko Jarraibideak
GRAFIKOA AZTERTZEKO:
- Lehenengo, izenburua komentatu: zein den izenburua, zertarako balio duen grafikoak, zeintzuk diren aldagaiak.
- Orokortasunak deskribatzea, joera nagusiak.
- Bestelako berezitasunak deskribatzea.
- Interpretazioa edo ondorioetara heltzea.
Informazio Iturriak
Definizioak eta datuak lortzeko informazio iturriak:
- INE: Biztanleria Aktiboaren Inkesta (Encuesta de Población Activa, EPA). Espainiako estatuko inkesta, autonomia erkidego guztien datuak hartzen dituena.
- Eustat: Biztanleria Jardueraren Arabera (BJA) sailkatzeko inkesta. Honek EAErako egiten du, eta inkestak ez dira zehatz-mehatz berdinak; hortaz, zer galdetzen diguten arabera, erantzunak aldatu egin daitezke.
- SEPE/Lanbide: izena emandako langabetuak (norberak joan eta inskribatu behar du). Hau ez dute pertsona guztiek egiten; hortaz, orain arte 3 ikuspegi ezberdin ditugu.
- Gizarte Segurantza: langileen afiliazio-datuak. Enpresa eta langileengandik jasotzen dituzte afiliazio-datuak.
- Nazioartekoak: Eurostat (Europa mailako estatistika agentzia bat), OIT, etab.