Kubismoa eta Espresionismo Abstraktua: Ezaugarriak eta Etapak
Kubismoa: Noiz eta Zeintzuk Dira Ezaugarri Nagusiak?
Kubismoaren ezaugarri nagusiak:
- Errenazimendutik zetorren hiru dimentsioko perspektiba, sakontasuna eta bolumen itxura ematen zituena galdu egin zuen.
- Laugarren dimentsioa aztertzen da. Koadroan, objektuak ikuspuntu desberdinetatik irudikatuak agertzen dira.
- Ikuspuntu bakarra ez dute onartzen.
- Objektuak eta koloreak interesa galtzen dute. Eguneroko edozein objektu aukeratzen dute. Kolorea: koloreak garrantzia ez dutenez kolore neutroak aukeratzen dituzte: grisa, okrea, berdea.
Picassoren Lehenengo Hiru Etapak
ALDI URDINA: Frantziara iritsi eta lehen urteetan, gosea, hotza eta bakardadea agertzen zuten eszenak margotu zituen. Honetarako kolore hotzak erabili zituen.
ALDI ARROSA: 1905 inguruan, Fauvismoaren eraginez, kolore beroagoak erabiltzen hasi zen. Zirkuko pertsonaiak marrazten zituen.
1907. urtea oso garrantzitsua izan zen Picassorentzat. Urte honetan, Bartzelonan, Avinyó kaleko burdel batean inspiratu eta Avignongo andereñoak margotu zuen.
Obra hau kubismoaren manifestua bilakatu zen.
Picassok objektu baten hainbeste ikuspuntu adierazi zituen non objektua ezagutezina bihurtu baitzen, hainbeste plano lerroen artean. Hurrengo pausoa, ikuspuntu garrantzitsuenak aukeratzea izan zen: Kubismo Sintetikoa. Hiru musikariak. Artelan hauetan collage teknika erabiltzen hasi zen: egunkari zatiak, oihalak…
Amerikako Espresionismo Abstraktua: Noiz eta Zeintzuk Dira Ezaugarri Orokorrak?
Bigarren Mundu Gerra ondoren zabaldu zen. Abstrakzio ez geometriko batera joko dute. Mugimendu honetan parte hartu zuten artistek, internazionalki ezagunak ziren. 1951n M.O.M.An (Museum of Modern Art) lehen esposizioa egin zen.
Arrakasta izugarria izan zuen, Amerikako gizarteari asko gustatu zitzaion. Mugimendu berri honen lehen asmoa, gizarte honi aurka egitea zen baina izan zuen onarpenarekin ezinezkoa bihurtu zen.
Ezaugarri Orokorrak
- Arrazoiarekin ez dute erlaziorik izan nahi.
- Orain arte erabilitako estilo eta teknikei uko egiten zioten.
- Inkontzientearen espresio askea eta subjektiboa.
- Margotzean berezkotasunaren alde daude (espontaneidad).
- Ustekabea oso garrantzitsua zen, teknika moduan erabiltzen zuten.
- Artista hauentzat garrantzitsuena margo egintza zen eta ez margolana.
- Keinu-trazu oso dinamikoa eta bortitza erabiltzen zuten.
- Mantxak eta lerroak erritmo handiz erabiltzen zituzten.