Kolonialismoa, Independentzia Gerra, Kultura eta Sezesio Gerra XIX. Mendean
Kolonietako Administrazioa
Kolonietako administrazioa hiru modutan gauzatzen zen:
- Koloniak: Kolonizatzaileen mende zeuden eta haiek administratzen zituzten lurraldeak ziren. Adibidez, Kongo Belgikarra.
- Protektoratuak: Kolonizatzaileek kolonia bakoitzeko kanpo-politika eta aberastasuna kontrolatzen zituzten. Adibidez, Egipto (Britainia Handia).
- Kontzesioak: Herrialde independenteak ziren, baina kolonizatzaileek merkataritza-abantailak lortzen zituzten bertan. Adibidez, Txina.
Independentzia Gerra (1808-1814)
Frantziaren kontrako gerra galdu ondoren, Fontainebleauko Ituna sinatu zen, eta aliatuak ezarri ziren. Portugal inbaditzeko, Espainia zeharkatu behar zuten frantsesek, eta, horretarako, hiri batzuk okupatu zituzten.
1808an, Aranjuezeko Altxamendua gertatu zen. Ondorioz:
- Karlos IV.ak abdikatu egin zuen bere seme Fernando VII.aren alde.
- Napoleonek familia osoa Baionan bildu eta bahitu zituen.
- Josef Bonaparte izendatu zuten Espainiako errege.
1808ko maiatzaren 2an, Madrilen matxinada piztu zen. Independentzia Gerraren hasiera izan zen. Bi talde zeuden:
- Frantsestuak
- Fernandinoak
Frantziak tropak Errusiara eraman behar izan zituen. Britainia Handia aliatu bihurtu zen, eta frantsesak garaitu zituzten, 1812an Arapilesen eta 1813an Gasteizen, besteak beste. Fernando VII.ari koroa itzuli zioten.
Kultura XIX. Mendean
Pintura
- Inpresionismoa: Argiari garrantzi berezia ematen zion korrontea. Artista aipagarriak: Monet, Degas (Dantzariak), Renoir (detaile gehiago, kaleko eszenak).
- Postinpresionismoa: Sentimenduak adieraztea helburu zuen korrontea. Artista aipagarria: Van Gogh (hondoa inoiz ez da laua).
- Espresionismoa: Sentimendu txarrak adierazten zituen korrontea. Artista aipagarria: Munch (El Grito).
- Fauvismoa: Ume txiki bat bezala, gauza berdinak perspektiba ezberdinetatik ikusita, irudi sinple eta geometrikoak erabiltzen zituen korrontea. Artista aipagarria: Picasso.
Arkitektura
- Modernismoa: Artista aipagarria: Gaudí (ez da lerro zuzenik onartzen, natura imitatzen du, mosaikoak eta koloreak erabiltzen ditu).
Sezesio Gerra eta Esklabotzaren Arazoa (1861-1865)
Konstituzioak estatu bakoitzaren esku uzten zuen esklabotza onartu ala ez. Bi motatako estatuak zeuden: abolizionistak eta esklabistak. 1860an, Lincoln presidenteak estatu berriei esklabotza ez onartzeko legea ezarri zuen. Hegoaldeko estatuek bereizketa aldarrikatu eta Konfederazioa osatu zuten. Kongresuak ez zuen banaketa hori onartu, eta indarrez menderatzea erabaki zuen.
Sezesio Gerrak lau urte iraun zuen, eta iparraldeak irabazi zuen, arma modernoagoak zituztelako. 500.000 hildako egon ziren, eta esklabotza ezeztatu zen.