Karl Marx: Alienazioa eta Materialismo Historikoa
Gizakiaren gaineko buruera Marxen teorian: Alienazioa
Alienazioa gizakiari askatasuna, lana eta pentsatzeko gaitasuna desjabetzean datza; horren kausa gizakia bizi den kapitalismoan dago. Marxek hainbat alienazio mota aztertu zituen, hala nola, ekonomikoa, beste alienazio guztien gakoa izango dena.
Marxen iritziz, gizakiaren esentzia lana da, hau da, gizakia bere bizi-baldintza materialak ekoizteko gaitasuna, natura eraldatuz. Lan egitean gizakiak bere izaera garatzen du, baina kapitalismoarekin ez da hori betetzen, kapitalismoak gizakia alienatzen baitu. Gizakiak zerbait lantzen du zerbait lortzeko asmoz, itxaropen batekin; beraz, lana egitean langileak beste pertsona baten proiektua garatzen du. Horrela, langilea bere jabearentzako lanabes (merkantzia) bihurtzen da.
Alienazioak gizakiaren askatasuna ukatzen du; beraz, lan prozesuak deshumanizazioa dakar. Egoera hau ez da naturala, historikoa baizik. Hortik ateratzeko bi bide daude:
- Kapitalismoaren legeak eta funtzionamendua ikertzea (lan teorikoa).
- Langileen mugimendua antolatzea, iraultza soziala gauzatzeko (lan praktikoa).
Materialismo Historikoa: Egitura ekonomikoa eta gainegiturak
Materialismo Historikoa Marxek eta Engelsek sortutako zientzia da, gizartearen garapena eta bere aldaketak ikertzen dituena. Marxen ustez, gizarte jakin batean dagoen ekoizteko moduak eta ekoiztutakoa banatzeko moduak determinatuko dituzte gizarte horren ezaugarri orokorrak: erlijioa, legeak, eta abar.
Ekoizpen motak historian zehar
Marxek historian zehar ekoizpen mota ezberdinak bereizten ditu, komunismoa eboluzio sozialaren azken pausoa izango delarik:
- Asiarra
- Esklabista
- Feudala
- Kapitalista
- Komunismoa
Oinarri ekonomikoa eta gainegiturak
Ekonomia mota guztietan bi oinarri komun daude:
- Oinarri ekonomikoa: Produkzio-harremanek eta produkzio-indarrek osatzen dute. Honek klase sozialak mugatuko ditu (adibidez, burgesak eta proletarioa).
- Gainegitura juridiko-politikoa eta ideologia: Oinarri ekonomikoek legeak eta erakunde politikoak eratuko dituzte (gainegitura juridiko-politikoa). Bigarrenik, oinarri ekonomikoak ideologia baldintzatzen du.
Oinarri ekonomikoaren eta gainegituren artean etengabeko elkarrekintza gertatzen da, liskarrak sortuz. Gatazka horiek gainegituretan islatuko dira; hortaz, gainegituren zeregina produkzio-harremanen iraunkortasuna bermatzea da. Marxek dio klase menperatzailearen ideologia gizartean menderatzen duen ideologia bera izango dela, eta klase horrek bere onerako egingo dituela gauzak.