Justiziaren Teoriak: Antzinatik Modernora
Justiziaren Teoriak
Platon
Justizia = Gizarte aristokratikoen harmonia. Gizabanako bakoitzak gobernariek emandako eginkizuna zuzentasunez eta norberaren gorputz eta adimen ahalmenen arabera beteko lukeen gizartea.
- Agintariak: Jakintsuenak (filosofoak).
- Zaindariak: Indartsuenak, sendoenak (familia bakarra).
- Langileak: Herri xumea (ondasunak jartzen dituztenak).
Jaiotzan ez zen sexu diskriminaziorik onartzen.
Aristoteles
Justizia = Berdintasun proportzionala. Gizabanako bakoitzak dagokion eginkizuna bete behar du eta legearen arabera dagokiona eman.
Berdinekin berdin jokatu eta desberdinei desberdin.
Bi justizia mota:
- Justizia komuntatzailea: Ondasunen trukea.
- Justizia banatzailea: Ondasunen banaketaren oreka, merituen arabera gehiago merezi dutenei gehiago emanez.
San Tomas Akinokoa
Justizia da lege naturala. Hala ere, karitatea justizia baino hobea da.
- Justizia: Arazoak konpondu eta merituak saritu.
- Karitatea: Garrantzia handiagoa du; Jainkoak ematen digun maitasuna.
Jainkoak emandako lege guztiak onak dira, sinetsi egin behar da, eta ez pentsatu.
Justiziak bi lege mota ditu:
- Positiboa: Gizakiek ezarritakoa (itunak, hitzarmenak).
- Naturala: Jainkoak ezarritakoa (eskubide naturalak: bizitza, maitasuna).
Aro Modernoa: Liberalismoa eta Eskubide Naturalak
Gizabanakoek eskubide naturalak dituzte. Hemendik aurrera, herritar guztiek oinarrizko eskubideak eta zuzena soilik sistema politikoaren (legearen inperioa) jarraituz bermatu behar dira. Tortura kendu behar da.
Hobbes (pertsonak gaiztoak dira), Locke eta Rousseau-ren ustez, gizarte politikoa gizarte hitzarmen baten ondorioa da. Askatasun asko dituzte (berme prozesala, jabetza pribatua...).
Utilitarismoa
Helburua: Ahalik eta gehienentzat ahalik eta zorion handiena. Estatuaren eta gizarte-bizitzaren helburua denon zoriona da; horretarako, oinarrizko eskubideak eta askatasunak behar dira. Gutxiengoak ez dira kontuan hartzen.
Erreforma ekonomiko eta sozial ugari ekarri zituen.
Teoria Sozialistak
Justizia = Aberatsen pribilegio sozioekonomikoak ezeztatzea.
Sozialismo Utopikoa
Saint-Simon, Owen eta Fourier. Ezinezkoa da gizarte oparoa eta zuzena lortzea, jabetza pribatuak ezeztatzen ez badira. Ez dute iraultza bortitzik nahi; horretarako, "komunitate zuzenak" proposatzen zituzten.
Anarkismoaren Klasikoak
Proudhon. Justizia = Gizarte-egituren erabateko aldaketa. Zapalketak deuseztatu behar dira. Langileen borroka antolatua beharrezkoa da.
Marxismoa
Estatua deuseztatzea ez du lehentasuna gizarte berria eraikitzeko. Gizartea ekoizleen elkartasunarekin funtzionatuko du.