Inperialismoa: Munduaren Banaketa eta Ondorioak

Historia2,44 KB

Munduaren banaketa: Afrika

Afrikako kontinentearen kolonizazioa oso azkar gertatu zen. Hogeita hamar urtean, europarrek kontinente osoa menderatzen zuten, Liberia eta Abisinia izan ezik. Arerio ziren potentzia batzuen interesek talka egin zuten Afrika banatzeko orduan, eta Berlingo Biltzarra antolatu zen (eztabaidatzeko bakoitza zein herrialderekin geratu behar zen).

Britainia Handiko Inperioa

XIX. mendearen amaieran, Britainia Handia munduko inperio kolonialik handienaren jabe zen. India izan zen Britainia Handiaren kolonia nagusia; ingelesak lehian aritu ziren frantziarrekin Birmaniaren jabe izateko (1886) eta Errusiarekin Afganistan eta Tibet menderatzeko. Biztanle asko zituenez, Britainia Handiko produktuak saltzeko merkatu handi bat bilakatu zen India, baita lehengaien hornitzaile garrantzitsu bat ere.

Kolonizazioaren ondorioak

Kolonizazioak goitik behera aldatu zituen gizarte indigenak, eta arazo larriak sortu zituzten. Horien ondorioak egundaino iritsi dira.

Europako zibilizazioaren eragina

Europarrek herrialde berriak sortu eta horien mugak zehaztu zituzten; basoak soildu eta laboreak jarri zituzten ordura arte ukitu gabeko eremu zabal-zabaletan. Konkistatutako lurraldeak esplotatzeko eta komunikatzeko beharrezkoak ziren azpiegiturak ere eraiki zituzten:

  • Portuak, errepideak eta trenbideak.
  • Telefono-lineak.
  • Hiri berriak.

Horren ondorioz, sakonki eraldatu zen paisaia, bertako herrien arteko desberdintasunak aintzat hartu gabe (tribuak, hizkuntzak eta erlijioa). Izurriteek behera egin zuten higiene-neurrien ondorioz, medikuen presentzia handitu, ospitale berriak eraiki, eta batez ere txertoen kanpainak egin zirelako. Heriotza-tasak behera egin zuen eta biztanleria hasi egin zen. Bereziki Afrikako kontinentean, biztanleria handitzeak biztanleen eta baliabideen arteko oreka hautsi zuen, eta gutxiegizko elikaduraren arazo kronikoa sortzen hasi zen.

Europarrek eskolak egin zituzten eta analfabetismoak behera egin zuen. Eskoletan, baina, akulturazioa bultzatu zuten. Kolonizatzaileen bizimoduak inposatu nahi zituzten —metropoliko hizkuntza, kultura eta ohiturak—, indigenen kultura, tradizioak eta sinesteak alde batera utzita. Ebanjelizazio obra bat ere egin zuten bertako herritarrak kristau bilakatzeko.

Deskargatu

PDF Word HTML