Inperialismoa Asian eta Parisko Bake Itunak
Inperialismoa Asian
Potentzia industrializatuek presentzia nabarmena izan zuten Asiako kontinentean.
Erresuma Batua Indian
Erresuma Batuak (EB) Indian bere gain hartu zuen eremu batzuen zuzeneko administrazioa eta erregeorde baten aginpean jarri zituen.
Tokiko agintariak eta britainiar kolonizatzaileak elkarri loturik gelditu ziren hitzarmen haien bidez; oihal eta industriarako lehengaien hornitzaile bihurtu zen kolonia hura.
Persia, Txina eta Ekialde Urruna
Persiako Inperioa: Iparraldea Errusiaren mende eta hegoaldea Erresuma Batuaren mende geratu ziren.
Txinako Inperioak, atzerriko harremanik nahi ez zuen arren, merkataritza interes handia zuen kolonizatzaileentzat. Britainiarrek emakidak lortu zituzten Opioaren Gerra ondoren.
Ekialde Urrunean, Ozeano Bareraino hedatu zen Errusia. Han eraiki zen Transiberiar trenbidearen lehen linea.
Frantzia Indotxinako penintsulan
Frantziak Laos eta Kanbodia okupatu zituen, baina britainiarrek Malaysian zituzten interesek geldiarazi zuten haren aurrerapena.
Parisko Itunak (1919-1920)
Estatu Batuek, Frantziak eta Erresuma Batuak bideratu zituzten Parisko Itunak.
Presidente frantsesa saiatu zen Alemaniaren umiliazioa lortzen, galtzaileek indemnizazio handiak ordainduko zituztela segurtatuz. Gerran garaituak ez zituzten gonbidatu bake elkarrizketara.
Versaillesko Ituna
Alemaniak Frantziari eman zizkion Alsazia eta Lorrena. Horrez gainera, honako beharkizun hauek inposatu zitzaizkion Alemaniari:
- Gerrako ordain handiak.
- Bere koloniak ematea.
- Ruhr inguruaren desmilitarizazioa.
- Soldadutza abolitzea.
- Abiazioa, artilleria astuna eta gerrako ontzidia deuseztatzea.
Azkenean, nazio berriak eratu ziren, hala nola Txekoslovakia eta Jugoslavia.
Nazioen Liga
Versaillesko Itunak Nazioen Liga sortzea erabaki zuen (Bigarren Mundu Gerran desegin zen). Nazioarteko harremanak erregulatzeko eta bakea bermatzeko sorturiko organismo bat izan zen. Gerra Handian irabazle atera ziren herrialde guztiak biltzen zituen.
Kanpoan geratu ziren galtzaileak eta Errusia (zeina geroago sartu baitzen erakundean), eta beste horrenbeste egin zuten Alemaniak eta beste herrialde batzuek.
Helburu nagusiak:
- Modu baketsuan bideratu herrialde kideen arteko balizko gatazkak.
- Nazioarteko itunak zaindu.
- Desarmea erraztu.