Industria Iraultza: Eraldaketa Ekonomiko Sakona
Industria Iraultza: Eraldaketa Ekonomiko Sakona
1. Zer zen?
XVIII. mendearen erdialdean, Britainia Handian, industrian gertatu zen eraldaketa sakona. Honek eraldaketa handiak ekarri zituen ekonomian.
2. Zein bi arlotan gertatu ziren industria iraultza sortuko duten aldaketak?
Demografian eta ekonomian aldaketak.
3. Laburbildu demografian gertatutako aldaketak
- Jaiotza ugariak
- Heriotza gutxiago
- Elikadura hobetu
- Nekazaritza aurrerapenak
- Epidemiak gutxitu
- Medikuntza aurrerapenak
4. Zeintzuk izan ziren hazkunde honen ondorioak?
Biztanleen kopurua handitzeak produktuen eskaria areagotu zuen. Hori dela eta, nekazaritza eta industria aurrerapenek eskulan ugari sortu zuten.
5. Zein bi berrikuntzaren bidez gertatzen da nekazaritza iraultza? Zertan datza bakoitzak?
- Aurrerapen teknikoak: Norfolk sistema (animaliak sartu: okela eta esnea, simaurra ongarri gisa)
- Jabetza sistema: Lehen Openfield, Enclasure Acts bultzatu (lurrak pribatizatu, enpresarioek lurrak erosi, teknika berriak sartu, ekoizpena handitu: etekina atera). Lurgabe geratzen diren nekazariek bi irtenbide: 1. Jornalari bihurtu. 2. Hirietara joan industrian lan egiteko (baserri exodoa).
6. Beraz, zein eragin izan zuten nekazaritza-eraldaketek industrian?
Eskulan eta kapital ugari eman zizkioten industriari: langileak baserrietatik emigratu, nekazaritzako etekinetatik sortutako kapitala fabrikak sortzeko erabili.
7. Zein aldaketa gertatu ziren barne-merkataritzan? Eta zein eragin izan zuten hauek industrian?
Bideak hobetzea eta kanalak eraikitzea. Kanpo merkataritza garatzeak lehengaiak, merkatariak eta kapitalak eman zizkioten britainiar industriari.
8. Zein herrialdetan gertatu ziren aldaketa hauek lehenago?
Britainia Handian.
9. Zein urte inguru hasten dira?
1760.
12. Zein sektoreetan gertatzen dira lehenengo eraldaketak hauek?
Ehungintza eta siderurgia (burdina eta altzairua).
13. Noiztik aurrera hasten da hedatzen industria iraultza? Eta noiztik aurrera hedatu zen munduko beste herrialdeetatik?
- 1830: Belgika, Suitza, Frantzia eta Alemania.
- 1840: Estatu Batuak.
- 1860: Errusia eta Japonia.
15. Lurrun-makina garraioetan aplikatzean bi garraiobide sortu ziren:
- Lokomotorra: burdinazko erraileetan bagoiak tiratzeko gauza zen makina mugikorra.
- Lurrunontzia: nabigaziorako erabili, ibaietan zehar mugitu, itsas garraioa (burdin kroskoa eta helizea asmatzean).
16. Eragina izan zuten aldaketa hauek merkataritzan:
Eskaria eta ekoizpena handitu, garraio baliabide berriek mesede egin barne eta kanpo merkataritzan, eremuko produkzioan espezializatu. Nazioen arteko trukeak askatzea eragin, hornitzea biztanleei ziurtatu, industriari lehengaiak izan eta produktuak saldu.
17. Bi kapitalismo mota sortu ziren industria iraultzaren ondorioz:
- Industria kapitalismoa: ekoizpen baliabideak burgesen eskuetan (lantegiak, makinak, stock-a). Lantegi eta makinak txikiak eta merkeak, gero finantziatu ahal izateko sozietate komanditarioak eta anonimoak sortu. Kapitala burtsetan saldu eta erosi, akziotan banatu (akzioen %51 jabea).
- Finantza kapitalismoa: bankuak (gordailuak, diru horrekin kredituak eman, interesak eskatu), burtsak (akzioak salduz eta erosiz).