Ilustraziotik Napoleonen Inperiora: Ideien eta Boterearen Bilakaera

Historia3,8 KB

Ilustrazioa (Argien Mendea)

Ilustrazioa (Argien Mendea) → (ARGIA = arrazoia)

Europan (batez ere Frantzian) XVIII. mendean garatu zen mugimendu ilustratua, filosofian, zientzian eta literaturan nabarmendu zena.

Errenazimentuko ideiak eta iraultza zientifikoaren pentsalariak (Locke, Newton eta Descartes) izan ziren haren oinarria.

XVIII. mendean zehar, pentsamendu tradizionalarekiko hainbat joera kritiko hedatu ziren Europan, Montesquieu (bere garaiko gizarte egituraren kontra zegoen eta botere banaketaren teorialaritzat hartua da) adibidez.

Ilustrazioaren oinarrizko printzipioak:

  • Arrazoia gorestea
  • Zoriona bilatzea
  • Naturarekiko hurbiltasuna
  • Aurrerabidearen (progresu) zentzua

Ilustrazioa Frantzian

Montesquieu botere banaketaren teorialaritzat hartua da.

(Pentsamendu mota:) Joera arrazionalista, Entziklopediaren egileen asmoa zen talde lan handi haren bidez bere garaiko jakintzaren bilduma egitea. Egileen artean: Diderot eta D’Alembert

Doktrina Ekonomiko Berriak

Fisiokraziaren arabera, lurra zen aberastasun ororen iturria. Ereduarekin hasi zena François Quesnay izan zen.

Despotismo Ilustratua

Ilustrazioaren ezaugarri batzuk: estatuaren baliabideen erabilgarritasunaren eta arrazionalitatearen zentzua.

Errege ilustratuek politika erreformista egin zuten, baina boteretik gidatua (herriaren iritzia kontuan hartu barik).

Egiturazko erreformak planteatu baino gehiago, gehiegikeriak zuzendu eta pribilegio jakin batzuk deuseztatu zituen.

Pribilegiatuen Matxinada (Frantziako Iraultza)

Nobleziak eta kleroak protestatu zuten zergak jarri nahi zizkietela eta. Haien iritzia zen bakarrik Estatu Orokorrak zerga berriak ezarri zezaketela. Luis XVI.a eta haren Ogasun ministroa batzar horren kontra agertu ziren.

Direktorioa

Gobernu moderatu batek 1795eko Konstituzioa idatzi zuen, aurrekoak baino murriztaileagoa (murriztailea) eskubideei eta askatasunei zegokienez. Subirotasun nazionala eta botere banaketa zituen oinarri; sufragio zentsitarioa.

Erregezaleen matxinada, Napoleon Bonapartek zapaldu zuen. Ospe handia eman zion Bonaparteri. 1799an, Brumairearen 18ko estatu kolpea eman zuen Napoleonek.

Kontsulatua

1799ko Konstituzioak gobernu berri bat ezarri zuen: hiru kontsulek osatutako gobernua, kontsulatua. Botere betearazlea eta legegilea lehen kontsularen esku zeuden, Napoleon kargu hartarako izendatu zutenean.

Napoleonen Inperioa

Frantziako enperadore bihurtu zen Napoleon. 1804an enperadore izendatu zuen bere burua Parisko Nôtre Dame katedralean. Keinu horrekin adierazi zuen jatorri konstituzionala zuela bere botereak, eta ez jainkozkoak.

Frantzian, iraultzaren lorpenak eta hedatzeko asmoa bultzatu zuen enperadoreak, politika nazionalaren bidez.

Kode Zibila izan zen Frantziako lege sistemaren oinarria eta munduko herrialde askorentzat eredugarria.

Kanpo politikan, Frantziaren nagusitasuna lortzen saiatu zen. Europarako ordena berri bat sortu zuen: Sistema Kontinentala (Espainian independentzia gerra eragin zuen; 1814an amaitu zen).

Errusiako eta Espainiako porroten ondoren, ahultzen hasi zen Napoleon. Galdu egin zuen Leipzigen, eta etsaiek Frantzia okupatu zuten. Hala, 1814an Elba uhartera erbesteratu zuten. Handik itzuli eta Ehun Eguneko Inperioa gidatu zuen. 1815ean, Waterlooko Guduan, betirako bukatu zen bere inperioa. Santa Elena uhartera erbesteratu zuten, Atlantikora, eta hantxe hil zen 1821ean.

Deskargatu

PDF Word HTML