Ilustrazioaren eta Iraultzen Historia: Frantzia, Italia eta Alemaniaren Bateratzea
Pentsamendu Ilustratuaren Hedapena
Ilustrazioaren eraginik handiena Frantzia nabaritu zen, teorialari ospetsuen bidez: Montesquieu, Rousseau eta Voltaire. Frantziatik, ideia ilustratuak Europan eta Amerikan hedatu ziren hiru bide nagusien bitartez: aretoak (etxe partikularretan), komunikabide berriak (aldizkariak) eta entziklopediak.
Monarkia Absolutuen Aurkako Kritikak
XVIII. mendean, ilustratu batzuk absolutismoa kritikatu zuten. Adibidez, Voltairek erregearen boterea Parlamentuaren bitartez mugatzea proposatu zuen. Montesquieuk botere legegilea, betearazlea eta judiziala bereiztea defendatu zuen. Rousseauk, berriz, subiranotasuna edo boterea nazioaren edo hiritar guztien eskuetan dagoela baieztatu zuen.
Iraultza Historikoaren Eragileak
Politikoak eta Ideologikoak
XVIII. mendearen bigarren erdian, ilustrazioak dagoeneko absolutismoa kritikatu zuen, eta Amerikako iraultzak sistema hori kendu zitekeela erakutsi zuen.
Sozialak eta Ekonomikoak
Nobleziak eta apaizeriak boterea galdu zuten errege absolutismoaren ondorioz. Aberastasunak zituzten arren, askok zailtasun ekonomikoak zituzten, gastu handiak baitzituzten.
Iraultzaren Hasiera: Estatu Jeneralen Deialdia
Batzarraren bilerak 1789ko maiatzaren 5ean hasi ziren. Hasierako eztabaida bozkatzeko moduari buruz izan zen. Nobleziak eta apaizeriak boto bat nahi zuten ordena edo estamendu bakoitzerako, eta hirugarren estatuak, ugariagoa, aldiz, pertsona bakoitzeko boto bat eskatu zuen.
Iraultzaren Txinparta
Iraultza piztu zuen berehalako txinparta edo eragilea krisialdi ekonomiko bikoitza izan zen: aurreko uzta txarren ondoriozko elikagaien krisiak gosea herrialdeko zona zabaletan hedatzea ekarri zuen, eta, armadako eta gorteko gastu handien ondoriozko Estatuaren zorpetzeak finantza-krisialdia ekarri zuen.
Italiaren Bateratzea (1859-1870)
Bateratze prozesua Piamonte-Sardinia erresumak gidatu zuen. Protagonista nagusiak hauek izan ziren: Viktor Emanuel II.a erregea eta haren lehen ministro Cavour, korronte nazionalista nagusien konfiantza izan zutenak, eta, Garibaldi iraultzailea. Bateratzea hainbat etapetan egin zen.
Alemaniaren Bateratzea (1864-1871)
Bateratzearen protagonistak Gilen I.aren mendeko Prusiako erresuma eta Bismarck kantzilerra izan ziren. Alemaniako bateratzea proposatu zuten, bion arerio politikoa, hots, Austria, kanpoan utzita.