Ikasgelaren Antolaketa: Metodo Konduktistak eta Jokabide Positiboa

Psikologia eta soziologia5,79 KB

Gaia: Ikasgelaren Antolaketarako Metodo Konduktistak

Jokabide Positiboan Oinarritutako Metodoak

Metodo hauen bidez, ikasleen jokabide positiboak bultzatzen dira eta jokabide negatiboak baztertzen dira. Jokaera txarrei arreta gehiegi eskaintzen bazaie, eta onei, berriz, kasurik ez, emaitza ez da egokia izango.

4 Metodo: Irakaslearen arretaren ondorioak.

Denok dugu kritiko zorrotzak izateko joera. Jokabide desegokietan zentratu ohi gara, kritikatzeko edo zigortzeko. Hala ere, hauekin bukatzeko ez da metodorik hoberena. Madsen-ek egindako ikerketa batean, jokaera desegokiekin bukatzeko irakaslearen erabilpenaren adibide bat ikusiko dugu. Bi ikasle zailekin egin zuen ikerketan, 6 fase bereizten dira:

  • 1. Fasea: Ikasle zailen jokabidearen behaketa.
  • 2. Fasea: Irakasleak arauak eztabaidatu zituen gelan, bereziki azpimarratuz zer egin eta zer ez.
  • 3. Fasea: Tarteka ikasleei arauak gogorarazi, baina jokaera txarrei kasurik ez.
  • 4. Fasea: Lana ondo egitean, arreta eta goraipamenak eskaini.
  • 5. Fasea: Lehenengo fasean erabilitako prozedura erabili. Jokaera txarrak areagotu egin ziren.
  • 6. Fasea: 4. Fasean erabilitako ekintzekin jarraitu. Ikasleak lasaiago zeuden.

Ondorioa: Jokabideen hobekuntzaren gakoa jokabide positiboei arreta eskaintzea da, eta desegokiei kasurik ez egitea. Adierazpen negatiboak, ordea, jokabide positiboen goraipamenik gabe, ez dira batere eraginkorrak jokabideak aldatzeko orduan.

Ordezko Jokabidearen Indartzea

Jokabide desegokiaren ordezkoa agertu arte itxaron, eta ordezkoa (positiboa) agertzen denean indartu.

Indartze Positiboa eta Negatiboaren Konbinaketa

Jokabide desiragarriagoak indartzeko erabiltzen da. Ikasleari irtenbide bat eskaintzean datza: “X” egiteari utzi eta “Y” egiten hasten bada, desatsegina den egoeratik atera daiteke (errefortzu negatiboa) eta errefortzu positibo bat eman dakioke.

Besteek Egindako Jokaera Baikorrak Indartzea

Indartuak edo sarituak izan diren jokaerak askoz gehiago imitatzen dira. Zer egin, ikasle zail baten jokabide egokiak indartzeko?

  • Ikasle zailak ikasle onen ondoan eserarazi.
  • Ikasle zailen ondoan eserita dauden ikasleen jokabide baikorrak indartu.
  • Ikasle zailek jokabide baikorra egin bezain laster, hau indartu (oso erne egon).

Jokabide Berrien Garapenerako Metodoak

Ikasleei jokabide berriak ikasten laguntzeko, 3 sistema proposatzen dira:

Seinalea (Indizioa) eta Pizgarria (Incentive)

Seinalea: Egoera zehatz batean jokaera egokia zein den eta indartua zein izango den esaten digun estimulua.

Noiz?: Ikasleak gai diren jokabideak, baina inoiz egiten ez dituztenak, egin ditzaten.

Nola irakatsi gelako tinbreari kasu egiten?

Seinalea (tinbrea jo) eta, segidan, pizgarria (soinu desatsegina) erabili; ikasleek jokabide egokia azaltzen dutenean, soinua kendu (errefortzu negatiboa).

Modelatzea, Laudorioa eta Praktika

Modelatzea: portaera berri bat irakasteko era eraginkorra eta egokia.

Noiz?: Galdera egokiak eginez irakasteko, arazoei irtenbideak aurkitzeko...

Irakaslea “ozenki pentsatzen” hasten da, eta eredua bihurtzen da.

Konformazioa

Gerturaketa jarraitua bezala ezagutzen da metodo hau.

Noiz? Ikasleek zerbait egiteko gai ez direnean. Emaitza ona lortzea zaila den jokabidea irakasteko.

Nola? Helburua den jokabide zaila pauso errazago batzuetan banatu, eta pauso bakoitza lortzerakoan, indartu/saritu. 4 mota daude:

  • Lan zaila lan errazagotan banatu.
  • Zehaztasun handiagoa lortzea indartu.
  • Jokabidearen gero eta tarte luzeagoak indartuz.
  • Gero eta parte-hartze tarte luzeagoak indartuz.

Desegokia den Jokabide Bati Aurre Egiteko Metodoak

Ikasle baten jokabide desegokia desagertzeko erabiltzen diren prozedurak.

Errefortzu Negatiboa eta Zigorra

Jokabide batek egoera desatsegin bat geldiarazten badu, normala da egoera berdintsuetan jokabide hori errepikatzea: Errefortzu negatiboa.

Errefortzu negatiboa: ikaskuntzan jokabide desegokiekin bukatzeko eta jokabide positiboak bultzatzeko erabiltzen da.

Bi desberdintasun:

  • Nork dauka kontrola? Irakasleak / Ikasleak
  • Helburuak: Jokabide positiboa bultzatu / Jokabide negatiboa ezabatu

Asetzea

Jokaera desegokiaz aspertu arte egitea.

Adibidez: Haur bat ikusten dugu zigarroa erretzen. Zigarro paketea eman eta denak erretzeko esan.

Metodo honekin kontuz ibili behar da.

Zigorrak

Zigorrak, kasurik onenean, jokabide bat ezabatzen du, zerbait negatiboa ezarriz edo zerbait positiboa kenduz.

Errietak

Jokabide desegokia gutxiagotzeko, errieta pribatua baino, eraginkorragoa da publikoa (jendaurrean). Baina, ikasle batek irakaslearen arreta lortu nahi badu, errieta publikoa jasotzea helburua izan daiteke: bere jokabide desegokia indartzea, hain zuzen.

Erantzunaren Kostua

Zigor negatiboa. Arau bat apurtzen bada, errefortzadoreren bat galduko du ikasleak. Adibidez: dirua, pribilegioak, denbora...

Isolatze Soziala

Ikaslea 5-10 minutu gela huts batean uztea, besteengandik isolatua. Zerbait positiboa ezabatzen da.

Kontuz erabili behar da, ez du inoiz 15 minutu baino gehiago izan behar.

Deskargatu

PDF Word HTML