II. Errepublika, Gerra Zibila eta Euskal Nazionalismoaren Bilakaera
II. Errepublika: Ezaugarriak eta Hasiera (1931)
Alfontso XIII.a erregea erbestera joan zen. Gobernuburu Niceto Alcalá Zamora ezarri zuten. Estatua eraldatzen hasi zen.
Antiklerikalismoa nabarmendu zen, Eliza Espainiako arazoen sortzailetzat hartzen baitzen. Ondorioz, 100 eliza inguru erre zituzten.
Lehenengo zeregina konstituzio berri bat idaztea izan zen. Honako hauek dira ezaugarri nagusiak:
- Estatu laikoa eta demokratikoa.
- Sufragio unibertsala.
- Berdintasuna legearen aurrean.
Biurteko Erreformista (1931-1933)
Konstituzioa ezarri aurretik zenbait erreforma egin ziren, estatua modernizatzeko asmoz. Erreforma nagusiak:
- Hezkuntza: Eliza irakaskuntzatik kendu, soldatak igo eta eskola berriak sortu.
- Militarra: Jeneral asko erretiratu ziren. Guardia Zibila desegiten saiatu ziren, baina ez zuten lortu.
- Nekazaritza: Nekazaritza erreformarako legea (lurra desjabetuz gero ordaindu egiten zitzaien).
- Lan arloa: 8 orduko lanaldia eta nekazarientzako soldata igoerak.
Biurteko Kontserbadorea (CEDA) (1933-1936)
Hauteskunde berriak egin ziren, eta CEDA (Confederación Española de Derechas Autónomas) izan zen garaile. Hauek aurreko erreformak etetea zuten helburu nagusi, batez ere hezkuntzan eta erlijioan aldaketak bilatuz, Elizarekin harreman hobeak izateko.
- Militarrek berriro indarra hartu zuten.
- Soldatak jaitsi ziren.
Ondorioz, UGT eta PSOE-k muturreko jarrera hartu zuten. CNT-k greba orokorra deitu zuen. 1934an, Asturiasen langileek Guardia Zibilaren kuartelak eraso zituzten, eta hildako asko izan ziren.
Fronte Popularra (1936)
Antiklerikalismotik aldentzen saiatu ziren, baina aldaketak egiteko zailtasunak izan zituzten, atentatuak jasan baitzituzten. Manuel Azaña ezarri zuten gobernuburu.
Urte horretan, Melillako tropak altxatu ziren, eta Gerra Zibila hasi zen, Franco buru zela.
Euskal Nazionalismoaren Sorrera eta Bilakaera
1876. urtean, euskal foruak kendu zirenean, bi erreakzio nagusi sortu ziren:
- Konformatu zirenak eta egoerari probetxua atera ziotenak.
- Foruak oso-osorik berreskuratu nahi zituzten tradizionalistak.
Sabino Arana eta EAJren Hastapenak
Mugimendu honen sustatzaile nagusia Sabino Arana izan zen. Aranak uste zuen industrializazioak kalte handia eragiten ziola EAEri. Atzerritar gehiegi zirela eta, ohiturak, hezkuntza, etab. galtzearen beldur zen. Espainiarekiko independentzia modu bakarra zela uste zuen.
Arrazan eta ohituran oinarritutako JEL (Jaungoikoa eta Lege Zaharra) alderdia sortu zuen. Geroago, EAJ (Eusko Alderdi Jeltzalea) bihurtu zen. Abertzaleen ustez, sozialismoa Euskal Herritik kanpo egon behar zen.
EAJren Bilakaera eta Zatiketak
Ramon de la Sota, liberalismo foruzalea, 1898an EAJn sartu zen. Alderdiak ez zuen arrakasta handirik lortu Aranarekin, baina bai De la Sotarekin. Ideiak zabaltzeko hainbat aldizkari erabili zituen.
1910ean tirabirak sortu ziren bi zatien artean. Luis Arana alderditik bota zuten eta EEA (Eusko Etxea) sortu zuen. Geroago, Gastellegirekin batu eta EAJ birsortu zuten, Sabinoren balioak erabilita independentzia aldarrikatuz.