Iberiar Penintsulako Erliebea: Goi-Lautada eta Inguruak
Goi-Lautada (Meseta Central)
600-800 metroko altitudeko lautada da. Aro Primarioan sortu zen.
Goi-Lautadaren Barne Unitateak
-
Antzinako Zokalo Paleozoikoa:
- Kokapena: Iberiar Penintsularen mendebaldea.
- Formazioa: Erliebea penilautadek osatzen dute.
-
Goi-Lautadaren Barruko Mendilerroak:
- Mendikate Zentrala eta Toledoko Mendiak dira.
- Aro Tertziarioan sortu ziren.
-
Goi-Lautadaren Barruko Arro Sedimentarioak:
- Ipar eta Hego Goi-Lautadetakoak dira.
- Erliebe motak: paramoak, landazabalak, aldapak.
Goi-Lautadaren Inguruko Mendiak
Hauek dira: Galiziako eta Leoneko Mendigunea, Kantabriar Mendikatea, Iberiar Mendikatea eta Sierra Morena. Guztiak Aro Tertziarioan sortu ziren.
Mendi-multzoen Ezaugarriak
- Galizia eta Leoneko Mendikateak: Aro Tertziarioan sortu ziren, Goi-Lautadaren zokaloko ipar-mendebaldeko angelua Alpetar Orogenesian altxatzean.
-
Kantabriar Mendikatea: Bi sektore ditu:
- Asturiesko Mendigunea: Aro Tertziaroan sortua, material paleozoikoak.
- Erdialdeko Sektorea: Aro Tertziaroan sortua, material kareharriak.
- Iberiar Mendikatea: Mendikate ertaina. Aro Tertziarioan sortua. Materialak kareharriak (batzuetan paleozoikoak).
- Sierra Morena: Goi-Lautada eta Guadalquivir Harana banatzen dituen maila bortitza. Aro Tertziarioan sortua, material paleozoikoak.
Goi-Lautadaren Kanpoko Sakonuneak
Ebro eta Guadalquivir ibaienak dira. Forma triangeluarrak dituzte. Aro Tertziarioan sortu ziren, erliebe horizontalak sortuz.
Ebroko Sakonunea
Pirinioek, Iberiar Mendikateak eta Kataluniako Kostaldeko Mendiek osatzen dute. Itsas materialak eta material kontinentalak ditu. Bi inguru bereizten dira: Somontanoak eta sakonunearen erdigunea.
Guadalquivirreko Sakonunea
Mendikate Betikoen paraleloa da, Sierra Morena eta Ozeano Atlantikoaren artean kokatua. Buztinez, kareharriz eta itsas margaz bete zen.
Goi-Lautadaren Kanpoko Mendikateak
Pirinioak, Euskal Mendiak, Kataluniako Kostaldeko Mendikatea eta Mendikate Betikoak dira. Aro Tertziarioko Alpetar Orogenesian sortu ziren. Kareharria da material nagusia.
Mendikate Nagusiak eta Egitura
- Pirinioak: (Ardatza, Pirinioaurreak, Erdiko Sakonuneak)
- Euskal Mendiak
- Kataluniako Kostaldeko Mendikatea
- Mendikate Betikoak: (Mendikate Penibetikoak, Mendikate Subetikoa eta Sakonune Intrabekikoa)