Hornitzaileak Hautatzeko Irizpide eta Ereduak
Hornitzaile bakoitzari dagokion fitxa betetzea: fitxa bakoitzean, enpresaren identifikazio-datuak, zerbitzatu ditzakeen produktuak eta eskaintzen dituen merkataritza-baldintzak jasoko ditugu.
Eskaintzak alderatzeko koadroa egitea: laburpen-moduko koadro horretan, hainbat datu jasoko dira; produktuaren prezioa, kalitatea, entrega-epeak...
Hautapen-faktoreak
Hiru faktore daude:
- Faktore ekonomikoak: Unitate prezioa, merkataritza deskontua eta rappelak, zalantzak/gastuak… Guztizko zenbateko txikiena duen eskaintza hautatzea da irizpide nagusia.
- Kalitate-faktoreak: Produktuaren kalitatea lehentasun nagusia denean hartzen dira aintzat. Horretarako, jasotako laginen ezaugarri teknikoak eta funtzionamendua aztertzen dira. Urrats hori ezinbestekoa da.
- Zerbitzu-faktoreak: Zuzenean nahiz zeharka produktuari lotutako beste merkataritza-alderdi batzuk hartzen dituzte kontuan; entrega-epea, saldu osteko zerbitzua, berme-epea… eta parametro guzti horiei ere erreparatu egin behar diegu.
Hautapen-ereduak
Eredu partziala: Lehman eta O’Shaughnessy
17 ezaugarriren bataz besteko haztatuaren kalkuluan oinarritzen da, ezaugarri horien garrantzia produktu motaren araberakoa da.
Eredu orokorra: Sheth
Hornitzaileak hautatzeko jokabide-ereduan honako osagai hauek bereiz ditzake:
- Erosteko erabakia bere gain dutenen ezaugarri psikologikoak.
- Erosteko prozesuan sartuta dauden lagunek hartzen dituztenetan eragina duten faktoreak.
- Taldeko erabakiak hartzeko prozesua kontuan hartu oztopoak ekiditeko.
Balioespen-irizpideen aplikazioa
Prozesu honetan, hiru faktoreei puntu-kopuru zehatz bat ematen zaie, horietako bakoitzak enpresan duen garrantziaren arabera. Guztizko puntuazioari begira, hornitzaile egokiena zein den jakingo dugu. Eskaintzak balioztatzeko, zenbait hornitzaile aldez aurretik hautatzeko aukera dugu, itxura onena duten enpresak aukeratuta. Dena den, eskaintzan jasotako guztia egia dela ziurtatu behar dugu.
Produktuaren eta hornitzailearen ezaugarriak
Produktuaren faktoreak eta hornitzaileak zenbait ezaugarrirekin uztartuta daude:
- Ezaugarri teknikoak eta erabilera-erraztasuna.
- Hornitzaileak eskainitako prestakuntza eta horretarako behar izandako denbora.
- Hornitzailea bezeroaren beharrizanetara egokitzeko malgutasuna.
- Eroslearen eta saltzailearen arteko konfiantza eta elkar ulertzea (eskaera...)