Hormonak: Jatorria, Funtzioak eta Aplikazioak

Biologia2,9 KB

Guruin Endokrinoek Jariatutako Hormonak

Tiroideak jariatzen dituen hormonak

  • T3 eta T4: Organismoko ia ehun guztietan zelulen aktibitate metabolikoa bizkortzen dute.
  • Kaltzitonina: Kaltzioa hezurretan jalkitzen laguntzen du eta odoleko kaltzio kontzentrazioa txikitzen du.

Paratiroideak jariatzen dituen hormona

  • Paratiroideoa: Odoleko kaltzio kantitatea handitzen du, hezurretatik aska dadin estimulatuz.

Giltzurrun gaineko guruinek jariatzen dituzten hormonak

  • Kortisola: Gantz eta proteinak degradatzea eta glukosa sintetizatzea eragiten du.
  • Adrenalina: Nerbio sistema autonomoaren aktibitatea bizkortzen du, estresari aurre egiteko.

Pankreak jariatzen dituen hormonak

  • Intsulina: Odoleko glukosa kantitatea txikitzen du, glukosa zeluletan sartzea eraginda. Zelulek energia gisa erabiltzen dute glukosa.
  • Glukagoia: Odoleko glukosa kantitatea handitzen du, zeluletako glukogenoa glukosa bihuraraziz.

Sexu-guruinek jariatzen dituzten hormonak

Obulutegiek jariatzen dituzten hormonak

  • Estradiola: Emakumeen sexu karaktere sekundarioak garatzen ditu.
  • Progesterona: Umetokia haurdunaldirako prestatzen du.

Barrabilek jariatzen dituzten hormonak

  • Testosterona: Espermatozoideak sortzen esku hartzen du eta sexu karaktere sekundarioak garatzen ditu.

Hormonen Erabilpena eta Aplikazioak

Hormonak laborategietan ere sor daitezke, eta dituzten aplikazioen artean, honako hauek ditugu:

Hormona antisorgailuak

Hormona sintetiko hauek progesteronaren funtzioetako bat imitatzen dute, obulazio berri bat eragotziz.

Hazkundearen hormona

Giza hazkundearen hormona hipofisian modu naturalean sortzen den proteina bat da. Gaur egun, DNA birkonbinatzailearen teknikak erabiliz lor daiteke. Giza hazkunde birkonbinatzaileko hormona honek, somatropinak, hazkunde biologikoaren hormonaren ondorio berberak ditu. Hori egiteko, gizakien 17. kromosoman dagoen genea txertatzen da Escherichia coli baten genoman. E. coli-k sortzen duen hormona, konfigurazio eta egitura espazialari dagokionez, hazkunde-hormonaren berdin-berdina da. Hormona hori erabiltzearen helburua pazienteak helduaroan neurri normala izatea da.

Intsulina

DNA birkonbinatzailearen teknologia garatu aurretik, paziente diabetikoak behi eta txerrien pankreatik purifikatzen zen intsulinarekin tratatzen ziren. Gaur egun, giza intsulina birkonbinatzailea lortzeko, Escherichia coli bakterioa eta Saccharomyces cerevisiae legamia erabiltzen dira, gehienbat.

Terapia hormonala minbizia tratatzeko

Minbizi mota batzuk terapia hormonalen bidez tratatzen dira.

Deskargatu

PDF Word HTML