Hizkuntzalaritza: Diglosia, Hizkuntza Komunitateak eta Testu Sekuentziak
Diglosia, Hizkuntza Komunitateak eta Testu Sekuentziak
Diglosia
Komunitate batean bi hizkuntza daudenean eta bakoitza helburu jakin baterako erabiltzearen ondorioz, horietako bat bestearekiko mendekotasun harremanean dagoenean gertatzen da diglosia. Bata erabilera jasoetarako hizkuntza bihurtzen da eta bestea, maila apalagoetarako.
Erabilera Eremua
Hizkuntza bat erabiltzen den esparrua edo gunea da, adibidez, lagunartea, eskola, etab.
Hizkuntza
Komunikatzeko erabiltzen den tresna da, sentimenduak adierazteko, etab. Gizakiek hitzaren bidez ideiak adierazteko eta elkarrekin komunikatzeko duten ahalbide arautua da.
Hizkuntza Komunitatea
Hizkuntza komunitate batek honako baldintzak bete behar ditu:
- Ingurune eta lurraldetasun politiko, juridiko eta sozial jakin batean kokatua egon behar du.
- Hiztun multzo horrek erabili egin behar du hizkuntza; jakitea ez da nahikoa.
- Hiztun multzo horrek jarrera eta ekintza komun batzuk izan behar ditu.
Hizkuntza Ordezkapena
Elebidunak diren hainbat hizkuntza komunitateetan gertatzen da. Izan ere, bi talde linguistiko kontaktuan daudenean, bi egoera gerta daitezke: diglosia eta hizkuntza gatazka.
Hizkuntza Handiak edo Maiorizatuak
Hiztun asko dituen hizkuntza bati, hizkuntza handia edo maiorizatua deitzen zaio.
Hizkuntza Txikiak edo Minorizatuak
Hiztun gutxi dituen hizkuntza bati, hizkuntza txikia edo minorizatua deitzen zaio.
Hizkuntza Gutxitua edo Minorizatua
Botere politikorik ez duen hizkuntza da. Lagunarterako edo etxerako erabiltzen da.
Testu Sekuentziak
Hainbat testu sekuentzia mota daude:
- Arazo/konponbide sekuentzia: Bi kategorien baitan antolatzen du testuak informazioa.
- Kausalitate sekuentziak: Bi kategorien baitan antolatzen du edukia.
- Deskribapen sekuentzia: Testuaren gaia deskribatzaile gisa jokatzen duten elementuak baino hierarkia maila altuagoan dago.
- Konparazio sekuentzia: Bi fenomeno elkarrekin alderatzen dira, berdintasunak eta ezberdintasunak nabarmenduz.
- Narrazio sekuentzia: Denbora sekuentzia baten inguruan biltzen du informazioa. Gertakari batek denboran zehar izan duen bilakaera azaltzen da.
Azalpen Testuen Bilakaera
- Arretaz irakurriz, komunikazio asmoa edo helburu orokorra identifikatu.
- Ideia nagusiak edo elementu klabeak identifikatu.
- Laburpen motza: ideia nagusiak soilik. Laburpen luzea: ideia nagusiak eta adibideak.
- Ez da hitzez hitz azaldu behar. Mezua zure hitzez adierazi.
- Mezua modu objektiboan azaldu. Hirugarren pertsonan idaztea da egokiena.
- Laburpenak ez du ideia zerrenda soila izan behar. Antolatzaile egokiak erabili behar dira.
- Idatzi duzun testua beste testu baten laburpena dela jakin behar du irakurleak. Horretarako, eman iturriari buruzko informazioa eta txertatu laburpen markak (uste dut, dioenez, etab.).