Euskarazko Perpaus Menderakuntza: Oinarriak eta Motak

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua3,86 KB

Laburpena

Dokumentu honek euskarazko menderakuntza azaltzen du: perpaus bat beste baten barruan txertatzen den egitura, eta horretarako erabiltzen diren menderagailuak. Perpaus osagarriak, erlatiboak eta denborazkoak aztertzen ditu, baita joera-atzizkiak eta denbora-atzizkiak ere. Ikasleak perpaus mota bakoitza bereizten eta menderagailu egokia aukeratzen ikasiko du.

Funtsezko puntuak

  • Menderakuntzan perpaus bat beste baten barruan txertatzen da, eta perpaus mendekoa nagusiaren osagai bihurtzen da.
  • Menderagailuak aurrizkiak, atzizkiak edo aditzaren alboan jarritako hitzak dira.
  • Perpaus osagarriek 'Zer?' galderari erantzuten diote eta, gehienetan, objektu funtzioa betetzen dute.
  • Perpaus erlatiboak izen-sintagma baten mende daude eta izenlagunaren funtzioa betetzen dute.
  • Menderagailu erlatiboa -(e)n da, izenaren aurrean.
  • Denborazko perpausek perpaus nagusiko ekintza noiz gertatzen den adierazten dute.
  • Denborazko menderagailuek aurrekotasuna, aldiberekotasuna, berehalakotasuna, ondokotasuna eta maiztasuna adieraz ditzakete.

Frogatu zeure burua

Menderakuntza: Definizioa eta Menderagailuak

Menderakuntza: Perpaus bat beste baten barruan txertatzean datza. Perpaus mendekoa esaten zaio, eta perpaus nagusiaren osagai bilakatzen da. Menderakuntzan menderagailuak erabiltzen dira. Menderagailuak aurrizkiak, atzizkiak edo aditzaren alboan jarritako hitzak dira.

Perpaus Osagarriak

Perpaus Osagarriak: ‘Zer?’ galderari erantzuten diote eta objektu funtzioa betetzen dute gehienetan.

Adierazpen-perpaus Osagarriak

Adierazpen-perpaus arruntak dira, baina perpaus nagusi baten mende daude.

  • Aditz jokatuekin: -(e)la, -(e)nik
  • Aditz jokatugabeekin: -t(z)ea (baiezkoa), -t(z)erik (ezezkoa)

Aginte-perpaus Osagarriak

Aginte-perpaus arruntak dira, baina perpaus nagusi baten mende daude. Aditza baiezkoa zein ezezkoa izan, menderagailu berberak erabiltzen dira.

  • Aditz jokatuekin: -(e)la
  • Aditz jokatugabeekin: -t(z)eko

Galde-perpaus Osagarriak edo Zehar-galderak

Galde-perpaus osagarriak galde-perpaus arruntak dira, baina perpaus nagusi baten mende daude.

-(e)n galdera mota guztietan erabiltzen da.

Joera-atzizkiak

  • -bera: izenei loturik erabiltzen da maizenik (adibidez: bihozbera)
  • -koi: izenei loturik (adibidez: etxekoi)
  • -kor: aditzei erantsi ohi zaie (adibidez: aldakor)
  • -zale: gehienetan izenei lotzen zaie (adibidez: liburuzale)

Perpaus Erlatiboak

Perpaus Erlatiboak: Menderakuntza bidezko perpausak dira. Perpaus erlatiboak izen-sintagma baten mende daude, informazioa ematen edo zabaltzen dutelako. Hortaz, izenlagunaren funtzioa betetzen dute.

Menderagailu Erlatiboa: -(e)n, izenaren aurrean.

  • Aditz jokatuekin: -tako/-dako, -(r)iko

Denborazko Perpausak

Denborazko Perpausak: Menderakuntza bidezko perpausak dira. Perpaus nagusiko ekintza noiz gertatzen den adierazten dute, eta perpaus nagusian aditzlagunaren lekua betetzen dute.

Denborazko Menderagailuak

Denborazko menderagailuak aditz jokatugabeei zein jokatuei lotzen zaizkie. Menderagailuok ekintza une batean baino gehiagotan kokatu dezakete.

  • Aurrekotasuna:
    • Aditz jokatugabea: baino lehen, aurretik, ordukoa
  • Aldiberekotasuna:
    • Aditz jokatua: -(e)nean, -(e)la(rik), -(e)n bitartean
    • Aditz jokatugabea: -t(z)erakoan, -t(z)eaz batera, -t(z)ean
  • Berehalakotasuna:
    • Jokatua: -(e)neko
    • Jokatugabea: bezain laster, eta berehala, eta behingoan, ordukoa
  • Ondokotasuna:
    • Jokatua: -(e)nez gero, -(e)netik
    • Jokatugabea: eta gero, ondoren, ondoan, ostean, -takoan/-dakoan
  • Maiztasuna:
    • Jokatua: -(e)netan, -(e)n bakoitzean, -(e)n gehienetan, -(e)n guztietan

Denbora-atzizkiak

  • -aro: denbora-tarte luze samarrak adierazteko.
  • -aldi: denbora-tarte laburtxoagoak.
  • -ero: maiztasuna adierazteko eta 'guztietan' formaren parekoa.
  • -te: gehienbat eguraldi-gertakariekin erabiltzen da eta bolada adierazten du.

Deskargatu

PDF Word HTML

Ohiko galderak

Zer dira menderagailuak?

Perpaus bat beste baten mende jartzen duten elementuak dira. Aurrizkiak, atzizkiak edo aditzaren alboan jarritako hitzak izan daitezke.

Zer dira perpaus osagarriak?

'Zer?' galderari erantzuten diote eta, gehienetan, objektu funtzioa betetzen dute. Adierazpen-, aginte- eta galde-perpaus osagarriak daude.

Zein da perpaus erlatiboen funtzioa?

Izen-sintagma baten mende daude eta informazioa ematen edo zabaltzen dute. Izenlaguna bezala jokatzen dute.

Frogatu zeure burua

Berrikuspen-txartelak

Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.

Testa

1. Zer dira menderagailuak?
2. Zein galderari erantzuten diote perpaus osagarriek?
3. Zein menderagailu erlatibo erabiltzen da izenaren aurrean?
4. Zer adierazten dute denborazko perpausek?
5. Zein denbora-harreman adierazten du '-(e)n bakoitzean' menderagailuak?
6. Zer da '-bera' joera-atzizkia?

AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.