Historiaurretik Aro Garaikidera: Gizateriaren Bilakaera
1. Zer da Historiaurrea?
Historiaurrea gizadiaren iraganeko lehen etapa da. Duela 5 milioi urte hasi zen, lehen arbasoak agertu zirenean, eta duela 5.000 urte inguru amaitu zen, pertsonak idazkera asmatu zutenean.
2. Antzinaroa (K.a. 3.500 - 476)
Idazkeraren sorreratik Erromatar Inperioaren amaierara.
3. Erdi Aroa (476 - 1492)
Erromatar Inperioaren bukaeratik Amerikaren aurkikuntzara.
4. Aro Modernoa (1492 - 1789)
Amerikaren aurkikuntzatik Frantziako Iraultzaraino.
5. Aro Garaikidea (1789 - Gaur egun)
Frantziako Iraultzatik gaur egun arte.
6. Paleolitoa
Duela 5 milioi urte hasi zen. Garai hartan, gizakiak ehizatik eta bilketatik bizi ziren.
7. Neolitoa
Duela 10.000 urte inguru, gizakiek nekazaritza eta abeltzaintza asmatu zituzten Ekialde Hurbilean. Aro berri batean sartu zirela esaten dugu; hau da, Neolitoa.
8. Metal Aroa
Ez zen garai berean hasi lurreko leku guztietan. Adibidez, Ekialde Hurbilean, duela 7.000 urte hasi zen. Garai hartan, pertsonak metalezko lehen objektuak egiten hasi ziren.
Paleolitoa
- Paleolitoa lehen gizakia sortu zenetik (duela 5 milioi urte) nekazaritza eta abeltzaintza asmatu zituzten arte (duela 11.000 urte) luzatu zen.
- Lehen giza taldeak ehizatik eta landare- eta fruitu-bilketatik bizi ziren.
- Paleolito hitzak "harri zaharra" esan nahi du, eta aldi horretan gizakiak eginiko harrizko lanabesei egiten die erreferentzia: gezi-puntei, labanei eta aurpegi bikoei. Beste tresna batzuk egiteko (orratzak, arpoiak...) hezurrak eta zura erabiltzen zituzten.
- Paleolitoko gizakiak familia gutxi batzuez osaturiko hogei eta berrogei kide inguruko tributan bizi ziren.
- Paleolitoan, pertsonak nomadak ziren; hau da, ez ziren leku finko batean bizi. Eremu beroetan, talde batzuk aire zabalean bizi ziren; baina, oro har, txabolak egiten zituzten, adarrak eta hostoak edo animalien larruaz erabiliz.
- Paleolitoan, bizimodua oso gogorra zen. Animalia baten erasoak edo edozein gaixotasunek heriotza eragin zezakeen. Neguan, zaila zen jateko animaliak eta landareak aurkitzea. Neguan, tribuko norbait hiltzen zen gosez edota hotzez. Zenbait landareren sedatze-ahalmena ezagutzen zuten.
Paleolitoko Artea
Lehen Pinturak
- Polikromoak ziren.
- Pinturak oso errealistak ziren.
- Oro har, animalien irudiak adierazten dira: oreinak, bisonteak, zaldiak, mamutak…
- Adibiderik onenak Espainiako iparraldean eta Frantziako hegoaldean aurkitu dira.
- Emakumeen eskultura txikiak egiten zituzten: venusak esaten zaie. Eskulturetan adierazitako emakumeen nabarmen handituta dituzte sexu-organoak.
Neolitoa
- Animalia falta zela-eta, gizakiak espezie batzuk itxian gordetzen hasi ziren, haragia eta esnea izateko. Hala sortu zen abeltzaintza.
- Aldi berean, pertsonak laborantzan interesatzen hasi ziren. Bilketaz arduratzen zirenez, emakumeak ohartuko ziren, ziur asko, landareak sortzen zirela haziak lurrera eroritako lekuetan. Hala sortu zen nekazaritza.
- Nekazaritza eta abeltzaintza sortzearen ondorioz, herrixkak eraiki zituzten, eta sedentario bihurtu ziren.
- Hiru aldaketa tekniko izan ziren:
- Harri leundua erabiltzen hasi ziren.
- Ehunak egiten hasi ziren.
- Zeramika asmatu zuten.
Neolitoko Artea
Neolitoko Pinturak
Oso eskematikoak ziren, eta, oro har, kolore bakar batez margotzen zituzten.
Metal Aroa
- Iruinarriak lurrean zutik sartutako harri luze eta handiak ziren. Ziur asko, leku horietan Eguzkia gurtzen zuten.
- Trikuharriak eraikuntza konplexuagoak ziren. Harri handi bertikalez osatuta zeuden, horma bat osatuz. Pertsona talde batentzako hilobiak ziren.
- Harrespilak iruinarri askoz osatutako barruti zirkular handiak ziren. Ziur asko, jainkotegiak ziren.