Hiri Garapena Industrializazioan eta Ondoren: Espainiaren Kasua

Geografia3,93 KB

Industrializazio Garaiko eta Osteko Hiria

Industrializazio prozesuak garraio eta bide sareen garapena bultzatu zuen. Azpiegitura horiek, espazio fisiko berrien okupazioa ekartzeaz gain, komunikazioa erraztu eta barrutien espezializazio funtzionala eragin zuten. Hiriak sakon aldatu ziren, industria fabriken kokapenagatik eta hauek erakarritako jende uholdeagatik. Landa inguruetatik hiriburuetara eta zona industrialetara abiatutako exodoa gero eta nabarmenago bilakatu zen.

XIX. Mendeko Hiri Garapena

  • XIX. mende hasieran ez zegoen hiri kontzentrazio handiegirik. Espainia 1833an probintzietan banatzeak hiriburuen hazkundea erraztu zuen.
  • Mende erditik aurrera, ordea, industrializatzen ari ziren eremuek landa inguruko lagun asko erakarri zituzten (Bizkaia, Bartzelona...).
  • Zabalgune proiektuak gauzatu ziren aurrerago, trazadura erregularrez, mugimenduak errazteko, etxadi antolaketarekin eta lorategiekin (Bartzelona, Madril, Donostia, etab.). Bertan klase ertain-altuak jarri ziren bizitzen.
  • Harresiak bota eta bere lekuan ingurabide kaleak (rondak) zabaldu ziren. Etxebizitza blokeak ere ugaritu egin ziren.
  • Aldirietan komunikazio bideei egokitutako kalitate apaleko auzuneak ere sortu ziren (Vallecas).
  • Arturo Soriaren hiri-lineala (1882) edo Howardek garatu zuen hiri-lorategi eredu ingeles utopikoa bezalako hirigintza saioak eman ziren.

XX. Mendeko Hiri Hazkundea

  • XX. mendetik aurrera biziagotu egin zen hiri hazkundea.
  • Diktadura garaian, etxebizitza eskariak, immigrazio leku jakinetako inguruetan (Bizkaia, Madril, Bartzelona...) txabolismoa edo arrabalen ugaritzea eragin zuen.
  • Arazoari erantzuteko gizarte-premiazko etxebizitzak bultzatu arren, fenomenoa etengabe berrsortu zen.
  • 1956 arte ez zegoen estatuko hirigintza-legerik.

1960ko Hamarkadako Hazkundea eta Frankismoaren Ondorioak

  • 1960ko hamarkadakoa, Francoren Garapen etapakoa izango da, baby boomaren laguntzaz, hiri hazkunde handiena.
  • Frankismoaren azkenaldian, turismoak izan zuen garapen kontrolgabeak ondorio hondagarriak utzi zituen, Mediterraneo ertzean batez ere.

Industrializazio Osteko Hiria

1973. urtean hasitako krisiak aldaketa ekonomiko eta demografikoak eragin zituen Espainiar Erresuman ere. Aurrez baztertutako alderdiak (alde zaharrak esaterako) aintzat hartuko dira eta kalitatea hobetsiko da kantitatea baino.

80ko Hamarkadako Hirigintza eta Hirugarren Sektorea

  • 80ko hamarkadan, hirigintza autonomia erkidegoen eskumenetara pasa zen.
  • Urbanizazio tasa desazeleratu egin zen krisiaren ondorioz.
  • Industriak galdutako lekua 3. sektoreak irabaztean, honekin lotutako planifikazioak eta birmoldaketak bideratu ziren (Bilbo...).

90eko Hamarkadako Hiria: Zerbitzu eta Aisialdi Gunea

  • 90eko hamarkadako hiria zerbitzu-gune bihurtu zen eta aisiak gero eta leku handiagoa hartu zuen, diru etekin onekin; industria, eta honekin loturiko itsasportu edo tren jardueradun hiri asko ahaztuta geratu ziren.
  • Zerbitzugune moderno bihurtzeko lehian, birgaitze ekintza estrategikoak bideratzen dira.
  • Etxe eraikuntza eta azpiegitura erraldoiak negozio eta inbertsio handia bihurtzeak biderkatu egin zituen "hirigintza" proiektuak. Hiri handietan baino ertain eta txikietan gehiago.
  • Eta urbanizazio barreiatua deitutakoak ere hedadura irabazi zuen.

XXI. Mendeko Adreiluaren Burbuila eta Krisia

  • XXI. mendearen hasieran adreiluaren burbuila gero eta handiagoa bihurtu zen, eraikuntza enpresa eta bankuen espekulazioaren mesederako.
  • 2008ko krisiak eztanda egin zuenean gehiegizko eskaintza agerian geratu da Espainian.
  • Azken urteetako immigrazio uholdean etorritako asko atzera bueltan doaz, etxebizitzen prezioa jaitsi den arren.
  • Eraikitako azpiegitura erraldoi ugarik porrot egin dute, beste batzuk aurrera jarraitzen duten arren, AHTa adibidez.

Deskargatu

PDF Word HTML