Hiri-egiturak eta Periferia: Kontzeptu Gakoak
Metropoli-inguru: hiri handi bat inguratzen duen hiri-eremua da. Haren barruan, hiri nagusiarekin ezinbesteko harreman ekonomikoa duten hainbat udalerri independente izaten dira. Ezaugarriak: hiri nagusi bat aldamenean, langileek egunero mugimendu pendularrak egitea, udalerrien arteko jarraipen geografikoa, eta hiri nagusiarekin garraioen bidez ondo lotuta egotea. Konurbazioa: fenomeno hori agertzen da sortzez independenteak ziren bi hiri, beren hazkundeagatik, autonomiarik galdu gabe batzen direnean. Urbanizazio barreiatua: lehen landa-eremuak zirenetan multzo urbanoak eratzen direnean sortzen dira. Multzo horiek ez daude hiritik hain urrun; eta, askotan, kontrolik gabe hasten dira. Pendulu-mugimenduak: hiritik urrun bizi den biztanleriak mugimendu horiek egiten ditu bizilekutik lantokira edo zerbitzuen bila joan eta ondoren bizilekura itzultzen denean. Normalean, periferiaren eta hiri-erdigunearen artean gertatzen dira. Hiri Antolamendurako Plan Nagusia (HAPN): udalerriaren hiri-antolamendu integralerako oinarrizko tresna da. Lurzorua sailkatu eta lurzoruaren erabilera ezartzen du. Horrez gain, udalerriaren hornikuntza-sistema ere definitzen du.
b) Sustapen ofizialeko etxebizitzen auzoak: Arazoa arintzeko, 400000 etxebizitza estatuaren laguntzekin eraiki ziren. Kasurik gehienetan, bilbe irekiko auzoak sortu zituzten, familia bakarreko etxebizitzekin edo blokeekin, eta horietan monotonia eta kalitate eskasakoak. c) Sustapen pribatuko etxebizitza poligonoak 1960tik Aurrera sortu ziren. Bilbe irekia zuten, eta bloke edo dorreetan antolatu ziren, eta etxetarako.d) Etxe uharte itxiko auzoak 1980ko eta 1990ko hamarkadetan sortu dira, altueraren giza eskala eta kaleen antolaketa berreskuratzeko. e) Familiako bakarreko etxebizitza inguruak periferian dira nagusi 1980ko hamarkadatik aurrera. Izan ere, erdiko klaseak naturalekin harremanetan egon nahi zuen. 3.2 Periferiako industria eta ekipamendu inguruak: a) Industria inguruetan 1950eko eta 1960ko hamarkadetako industria poligonoak daude, eta ondo planifikatuta. b) Ekipamendu inguruak gaur egun jarduera ekonomikoak hiri periferiara dezentralizatzearen emaitza dira.