Landareen nutrizio-funtzioa: izerdi gordina eta izerdi landua

Biologia-n eguneratua4,76 KB

Laburpena

Dokumentu honek landareen nutrizio autotrofoa azaltzen du, briofitoen eta kormofitoen arteko desberdintasunekin hasita. Kormofitoen nutrizio-prozesuaren urratsak aztertzen ditu: ura eta gatz mineralak sustraien bidez xurgatzea, izerdi gordina xilemaren bitartez garraiatzea, fotosintesia eta izerdi landua floemaren bitartez banatzea.

Funtsezko puntuak

  • Landareek nutrizio autotrofoa daukate.
  • Briofitoek talo erako antolakuntza dute eta mantenugaiak difusio bidez xurgatzen dituzte.
  • Kormofitoek sustraiak, zurtoina, hostoak eta ehun eroaleak dituzte.
  • Ura eta gatz mineralen nahastea izerdi gordina deritzo, eta xilemaren bidez garraiatzen da.
  • Fotosintesian izerdi gordina eta CO2 erabiliz izerdi landua eta O2 sortzen dira.
  • Izerdi landua floemaren bidez landare osoan banatzen da.

Frogatu zeure burua

1)Landareen nutrizio-funtzioa

Landareek nutrizio autotrofoa daukate.


1.1)Landareen nutrizio faseak

Alde batetik, briofitoek tamaina txikia eta talo erako antolakuntza daukate, ondorioz, errizoideen bitartez finkatzen dira substratura. Mantenugaiak difusio bakun baten bidez xurgatzen dira zuzenki ingurunetik. Horretarako xurgatze-azalera handia izan behar dute eta leku ilun eta ezetan bizi behar dira.

Bestetik, kormofitoek kormo erako antolakuntza dute, hau da, sustraiak, zurtoina, hostoak eta ehun eroaleak dituzte. Antolakuntza honen ondorioz nutrizio-prozesuak etapa desberdinak dituzte:


Mantenugai ez-organikoak xurgatzea sustraien bidez

Ura eta gatz mineralak xurgatu behar dituzte zorutik sustraietan dauden sustrai-ile zelula espezializatuen bidez. Nahaste honi (ura + gatz-mineralak) izerdi gordina deritzo.


Izerdi gordina hostoetara garraiatzea

Izerdi gordina zurtoinean zehar garraiatzen da xilemako hodi eroaleen bitartez. Hodi hauek zurtoinen, adarren eta hostoen nerbioen barruan kokatzen dira.


Hostoetako gasak trukatzen dira eta fotosintesia egiten da

Hosotetan, izerdi gordina (xilemaren bitartez garraiatua) eta CO2 (estomen bitartez xurgatua) daude, eta hauek kloroplastoetara sartzen dira. Barruan fotosintesia gertatzen da eguzki energia xurgatu denean. Prozesu honen ondorioz, elikagai organikoak (izerdi landua) sortzen da eta O2 askatzen da. Erreakzio honen bitartez lortutako produktua landareen arnasketan erabiltzen da, landareak etengabe arnasten baitaude. Horretarako, O2 xurgatzen da (estomen bidez) eta mitokondrioetan erabiltzen dute materia organikoaren bitartez energi lortzeko. Arnasketan ura eta CO2 sortzen da.


Izerdi landua landare osoan zehar garraiatzea

Izerdi landua liber-hodien (floema) bitartez garraiatzen da landarearen zelula guztietara.



Deskargatu

PDF Word HTML

Ohiko galderak

Zer da izerdi gordina?

Izerdi gordina ura eta sustraiek zorutik xurgatzen dituzten gatz mineralen nahastea da. Xilemaren hodien bidez hostoetara garraiatzen da.

Nola garraiatzen da izerdi landua landarearen barruan?

Izerdi landua liber-hodien edo floemaren bidez garraiatzen da landarearen zelula guztietara.

Frogatu zeure burua

Berrikuspen-txartelak

Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.

Testa

1. Zein da landareen nutrizio mota?
2. Nola xurgatzen dituzte briofitoek mantenugaiak?
3. Zein hodi-motaren bidez garraiatzen da izerdi gordina?
4. Zer sortzen da fotosintesian?
5. Nora garraiatzen da izerdi landua?

AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.