Globalizazioa: Faktoreak, Deslokalizazioa eta Herrialde Suspertzaileak
Globalizazioa bultzatzen duten faktoreak
Produktu-trukeak eta finantza-merkatua liberalizatzea
Herrialdeek oztopoak jartzen dituzte beste herrialdetako produktuak beren mugetan sar ez daitezen, hartara bertako produktuek gainerakoekin lehiatu beharrik ez izateko eta, hain zuzen ere, oztopo horiek ezabatzeari edo murrizteari deritzo produktu-trukeak liberalizatzea.
Oztopo nagusiak:
- Muga-zergak. Importazioei ezartzen zaizkien zergak dira. Zerga horiek handitu egiten dute atzerriko produktuen prezioa.
- Diru-laguntzak: bertako ekoizleei diru-laguntzak ematen dizkiete, beren produktuak ahalik eta merkeen sal ditzaten.
- Herrialde batek beste bati sal diezaiokeen produktu kopurua mugatzea.
- Kalitate-arauak onartzea. Arau horiek zabaldu egiten dute arau horiek betetzen ez dituzten herrialdeetako produktuak saltzeko.
Finantza-merkatuak, herrialde bateko kapitalak beste herrialde batean inbertitzeko trabak kentzea da; hala nola, Burtsan, enpresetan eta banku-gordailuetan inbertitzeko. Produktuek eta kapitalek askatasunez zirkula dezaten, beharrezkoa da herrialdeek hitzarmenak eta akordioak egitea.
Deslokalizazioa
Deslokalizazio deritzon prozesuan, enpresa batek fabrika edo sukurtsal batzuk ixten ditu jatorrizko herrialdean, eta munduko beste estatu batzuetan ezartzen ditu. Deslokalizatzen diren enpresek abantailak bilatzen dituzte: lan-kostu txikiagoak, ingurumena zaintzeko betebehar gutxiago, zerga txikiagoak, eta beren produktuen merkatu izango direnetatik gertu egotea.
Ondorioak:
- Herrialde garatuetan, behera egin du deslokalizatutako sektoreetako jarduerak, eta, horren ondorioz, lanpostuak galdu dira (O.N).
- Horrenbestez, jarduera horiek jaso dituzten herrialdeek aukera izan dute enplegua sortzeko, teknologia aurreratua eta atzerriko kapitalak jasotzeko, eta esportazioak handitzeko (O.P).
- Deslokalizatutako enpresek etekin handiagoak lortu dituzte.
Suspertzen ari diren herrialdeak
Herrialde baten BPGren hazkunde-erritmo handia badu eta kanpo-merkataritzan gero eta gehiago parte hartzen badu, suspertzen ari dela esaten da.
Berekin ekarri du:
- Industria-garapen sendoa.
- Barne-eskariaren gorakada.
- Diru kopuru handi bat metatzea.
- I+G+B arloko gorakada: herrialde horien garapena gero eta mendetasun gutxiago du atzerriko inbertsioekiko eta herrialde garatuek egiten duten deslokalizazioarekiko.