Gizarte Zerbitzuen Finantzaketa eta Kudeaketa: Erronkak eta Proposamenak

Ekonomia3,32 KB

Sektore Pribatuaren Finantzaketa Publikoa eta Kontrol Gabezia

Ekintza eta zerbitzu ezberdinak burutzeko, sektore pribatu horien aurrekontuak gobernuen laguntzen bidez osatzen dira, diru-laguntzen edo zerga murrizketen bitartez. Horrela, erakunde horiek diru publikoa jasotzen dute beren esku-hartzeak egiteko, kasu gehienetan, administrazio publikoen kontrolik gabe, ez baitute baliabide egokirik banatutako diruaren benetako erabilera ezagutzeko. Egoera horrek kontraesanak eta arazoak sortzen ditu, baliabide publikoen banaketak ez baititu printzipio demokratikoak errespetatzen. Maiz, egoera ahulean dauden taldeak eta baliabiderik gabekoak laguntzeko burutzen diren ekintzek praktika karitatiboaren eta paternalistaren antza hartzen dute, pertsonaren eskubide gisa ikusi beharrean.

Erakunde Eskuzabalak eta Gizarte Mugimenduak

Petrasen aburuz, erakunde eskuzabalek gizartearen sektore zaurgarrien aldarrikapenak isilarazteko balio dute eta, zentzu horretan, behartsu egoeran egotera zigortzen dituzte. Harreman zuzen bat dago modelo neoliberala ahultzen duten gizarte mugimenduen garapenaren eta iraultzeko ahaleginaren artean, eta ONGen bidezko ekintza sozialaren forma alternatiboen sorreraren artean.

Boluntarioen Sektorearen Profesionalizazio Beharra

Erakunde eskuzabalen profesionalismo ez nahikoa, maila batean, paternalismoaren isla izan daiteke. Luzaroan behartsu egoera alderdi moralekin lotu da eta boluntarioek egoera ahulean daudenei arreta eskaini diete. Beren lehen helburua erlijio eta moral irakaspena izan da, eta ez osasun edo gizarte laguntza, ezta ere prestakuntza profesionala edo gizabanakoen eskubideen ezagutza. Teoria soziologiko eta psikologikoen aurrerapenek jarrera horiek alboratu dituzte, garrantzia trataera profesionalizatu bati emanez, gizarte langileen eta aholkulari teknikoen parte-hartzea eskatuz. Hain zuzen ere, boluntarioen sektorearen arazoetako bat da behar diren profesional guztiak erakartzea, administrazio publikoak ezartzen dituen baldintzak direla eta.

Lankidetza Publiko-Pribatua: Salomonen Ikuspegia

Irabazi-asmorik gabeko sektorearen arazoak eta mugak direla eta, Salomonek hirugarren sektorea eta erakunde publikoen arteko lankidetza gomendatzen ditu, baliabideen eskaintza nahikoa bermatzeko, horien arteko koordinazioa hobetzeko eta gizarte zerbitzuetara iristeko bidea errazteko modu gisa. Horrez gain, esku-hartze publikoak zerbitzuen kalitatea hobeto bermatzen du eta laguntzaren eraginkortasunaren kontrola hobea izaten da.

Zerbitzu Publikoen Justizia eta Eraginkortasuna

Zerbitzu publikoek, ongizatea eta eraginkortasuna bilatzen badute, justizian oinarritu behar dira eta, maila batean, herritarren gehiengoaren balio eta hautuei erantzun behar diete, beti ere gutxiengoen eskubideak errespetatuz. Free rider-aren edo aprobetxatuaren arazoak agerian uzten ditu gobernuen esku-hartzearen beharra eta zerbitzu batzuk zergen bidez eskaintzea justifikatzen du. Hala ere, arrazionaltasun honen gauzapenak mugak ditu, zaila baita gehiengoaren eta gutxiengoaren nahiak batzea eta asetzea. Zerbitzu publikoek arazo horiei aurre egin behar badiete, ez da antzekoa gertatzen boluntarioen ekintzarekin. Halaber, administrazio publikoek zerbitzu edo ondasun baten banaketa zuzena bermatu behar dute, herritar bakoitza modu berean tratatuz.

Deskargatu

PDF Word HTML