Giza zelulak eta nutrizioaren oinarriak
Giza zelulen egitura
Giza zelula guztiak eukariotoak dira; guzti-guztiek dituzte hiru egitura nagusi hauek:
Mintz plasmatikoa
Zelula inguratzen duen mintz mehea da. Babesa emateaz gain, mantenugaien sarrera eta hondakin-substantzien irteera erregulatzen ditu.
Zitoplasma
Ur-disoluzioa da. Substantzia ugari dauzka disolbatuta, baita zitoeskeletoa osatzen duten proteina-zuntzak ere. Barruan zelula-organuluak daude:
- Erribosomak
- Mitokondrioak
- Erretikulu endoplasmatikoa
- Golgiren aparatua
- Bakuoloak
- Lisosomak eta abar.
Nukleoa
Egitura esferikoa da eta osagai hauek ditu:
Mintz nuklearra
Zitoplasma eta nukleoaren barrualdea lotzen dituzte.
Nukleoplasma
Nukleoaren barruan dagoen ur-disoluzioa da.
Kromatina
Zelularen funtzioak kontrolatzen dituen material genetikoari dagokio. ADN (azido desoxirribonukleikoa) eta kromosomak osatzen dute.
Nukleoloa
ARNz (azido erribonukleikoz) eta proteinaz osatutako zati esferikoa da. Erribosomak eratzeaz arduratzen da.
Elikadura eta nutrizioa: Mantenugaiak
Organismo batek, bere materia sortzeko eta bizi-funtzioak betetzeko behar dituen materia eta energia lortze aldera, zenbait prozesu baliatzen ditu; prozesu multzo horri nutrizio deritzo.
Energia lortzeko eta geure materia sortzeko baliatzen ditugun substantzia kimikoei mantenugai deritze. Mantenugai horiek elikagaietatik lortzen ditugu.
Izaki bizidunok elikaduraren bidez hartzen ditugu elikagaiak. Elikagai horiek gure dieta osatzen dute eta gure nutriziorako behar ditugu.
Mantenugai motak
Mantenugai ez-organikoak
Animalia- eta landare-jatorriko elikagaietan egon daitezke, baita iturri ez-organikoetan ere.
Ura
Izaki bizidunen osagairik ugariena da. Gorputz pisuaren %60tik %80ra artean ura izaten da. Funtzio ugari betetzen ditu.
Gatz Mineralak
Elikagaien bidez sartzen ditugu organismoan. Gehienek funtzio erregulatzaileak dituzte, baina batzuek egiturazko funtzioa dute. Fruituetan eta barazkietan dira bereziki ugarienak.
Mantenugai organikoak
Jatorri organikoko elikagaietan soilik daude (landare-nahiz animalia-jatorrikoetan).
Gluzidoak
Organismoa berehala energiaz hornitzea dute funtzio nagusia. Adibideak:
- Glukosa eta Sakarosa.
- Zelulosa eta almidoia (glukosa asko lotuz sortzen da, eta patatan, lekaleetan eta zerealetan dago).