Garapen psikosexualaren 5 faseak eta nortasuna (Freud)

Psikologia eta soziologia-n eguneratua2,58 KB

Laburpena

Dokumentuak Freudek proposatutako garapen psikosexualaren bost faseak azaltzen ditu: aho, uzki, falikoa, latentzia eta genitala. Fase bakoitzean plazerraren iturria zein den eta gizabanakoaren helduaroko nortasunean zer eragin izan dezaketen azaltzen dira. Edipo eta Elektra konplexuak ere jorratzen dira.

Funtsezko puntuak

  • Garapen psikosexualak bost fase ditu: aho, uzki, falikoa, latentzia eta genitala.
  • Aho aroan (0-1,5 urte) plazerraren iturria ahoa da; finkatzeak nortasun oral edo kontrakoa sor dezake.
  • Uzki aroan (1,5-3 urte) plazerraren iturria ipurdia da, eta esfinterren kontrolak nortasun anala eragiten du.
  • Aro falikoan (3-6 urte) Edipo konplexua (mutilak) eta Elektra konplexua (neskak) sortzen dira.
  • Latentzia aroan (6 urtetik pubertarora) sexualitatea 'lo' geratzen da.
  • Aro genitalean (pubertarotik aurrera) pertsona heldua harreman sexu eta maitasun osasuntsuak izateko gai da.

Frogatu zeure burua

Freuden Garapen Psikosexualaren Faseak

1. Aho Aroa (0-1,5 urte)

Plazer iturria ahoa da. Fase honetan finkatzeak bi nortasun mota sor ditzake helduaroan:

  • Gehiegizko saria jaso badu: Nortasun orala gara dezake, menpekoa eta konformista dena. Ahoaren bidez plazerra lortzen jarraitzeko asmoz, gehiegi jango du, erretzailea izango da edo etengabe hitz egingo du.
  • Eskaerak bete ez badira: Kontrako nortasuna gara dezake, eta, helduaroan, urduritasuna eta hitz egiteko era aldakorra izango ditu.

2. Uzki Aroa (1,5-3 urte)

Gurasoek esfinterren kontrola irakasten diote. Freuden ustez, ipurdia da plazerraren iturria. Umeak plazerra lortzen du kaka egitean, baina hori beti ezin dela lortu ikasi behar du; beraz, behar den lekuan eta unean egiten ikasi beharko du.

Nortasun Anala

Fase honetan finkatzeak bi nortasun mota sortzen ditu:

  • Kontrola eta garbitasuna: Umea esfinterra kontrolatzean, garbia da eta orduak betetzen ditu. Pertsona hori ordenatua eta garbia izango da, gauzak gordetzeko joera izango du, eta dirua garrantzitsua izango zaio.
  • Gurasoen heziketaren kontra: Nortasun burugogorra, arduragabea eta nahasia izan dezake.

3. Aro Falikoa (3-6 urte)

Umeak plazerra genitaletatik lortzen du. Fase honetan sortzen dira Edipo eta Elektra konplexuak:

Edipo Konplexua (Mutilak)

Mutilek amarengana zuzenduko dituzte sexu-bulkadak, eta aitarenganako gorrotoa izango dute. Konplexua konpontzen ez bada, helduaroan, ondorio hauek izan ditzake:

  • Emakumeekin harremanak izateko joera nabarmena erakustea.
  • Emakumea desioa betetzeko erabiltzen den objektu gisa ikustea.

Elektra Konplexua (Neskak)

Neskek ere, lehenengo amarengana zuzenduko dituzte sexu-bulkadak, baina gero aitarengana aldatuko dituzte. Gatazka horri irtenbidea ematen ez bazaio, neskak helduaroan bi nortasun hauetariko bat garatuko du:

  • Gizonak konkistatzen obsesionatzea.
  • Gizonen plazerra eta desioa ez bilatzea.

Bi konplexu horietan, gatazkari irtenbidea emateko, umea bere sexu bera duen gurasoarekin identifikatu behar da.

4. Latentzi Aroa (6 urtetik pubertarora arte)

Sexualitatea “lo” geldituko den latentzia fasea da. Pubertaroa ondo gaindituz gero, gaztea heldua dela esan genezake, eta hurrengo fasera, Aro Genitalera, iritsiko da.

5. Aro Genitala (Pubertarotik aurrera)

Pertsona heldua beste pertsona helduekin sexu- eta maitasun-harreman osasuntsuak izateko gai da.

Deskargatu

PDF Word HTML

Ohiko galderak

Zein dira Freudek proposatutako garapen psikosexualaren faseak?

Aho aroa, uzki aroa, aro falikoa, latentzia aroa eta aro genitala. Bakoitzak plazerraren iturri desberdina du.

Zer dira Edipo eta Elektra konplexuak?

Aro falikoan sortzen diren gatazkak: mutilek amarengana sexu-bulkadak izaten dituzte eta neskek lehenik amarengana, gero aitarengana. Gatazka konpontzeko umeak bere sexu bereko gurasoarekin identifikatu behar du.

Zein fasetan sortzen da nortasun anala?

Uzki aroan, hau da, 1,5 eta 3 urte bitartean, gurasoek esfinterren kontrola irakasten dietenean.

Frogatu zeure burua

Berrikuspen-txartelak

Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.

Testa

1. Zein da aho aroko plazerraren iturria?
2. Zein adin-tartetan gertatzen da uzki aroa?
3. Zein konplexu dagokio mutilei aro falikoan?
4. Zer gertatzen da latentzia aroan?
5. Zein fasea da azkena, pertsona heldua harreman sexu osasuntsuak izateko gai dena?

AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.