Giza Digestio Prozesua: Ahotik Heste Meharrean

Biologia2,96 KB

Digestioa Ahoan: Lehen Urratsa

Ahoan digestio mekanikoa gertatzen da batez ere, listuko digestio-urinek digestio kimiko xume bat eragiten duten arren. Digestio-urinek janaria lubrifikatzen dute hobeto irensteko; almidoia digeritzen ere hasten da. Almidoia janarian ugarien den landare-polisakaridoa da. Digestio hau ez da osoa (denbora laburra baita ahoan).

Digestio mekanikoak hemen garrantzi handiagoa du: janaria murtxikatuz txikitzen da, mingainak ere parte hartzen du, batez ere hortz-haginek (oso espezializatuak baitira). Mota desberdinak daude:

  • Ebakortzak
  • Letaginak
  • Aurreko haginak
  • Atzeko haginak

Hortzen itxura eta kantitatea animaliaren elikaduraren araberakoak dira. Listuz busti eta murtxikatutako janaria elikadura-boloa bihurtzen da. Honi faringe aldera bultza egin ondoren, irentsi eta hestegorrira pasatzen da.

Digestioa Urdailean: Elikagaien Eraldaketa

Elikadura-boloak hestegorria zeharkatu ondoren urdailera iritsi eta likido bihurtzen dira bertan. Bertan digestio mekanikoa gertatzen da, janaria mugitzen eta nahasten duen peristaltismoaren eraginez. Digestio kimikoa ere gertatzen da, urdaileko muki-mintzean sakabanatuta dauden guruinek jariatutako urin gastrikoei esker.

Urin gastrikoen osagai nagusiak hauek dira:

  • HCl (Azido Klorhidrikoa): Entzimek lan egiteko behar duten azidotasun-maila sortzen du eta bakterioak akabatzen ditu.
  • Mukiak: Urdaileko pareta autodigestioetatik babesten du.
  • Entzimak: Proteinak digeritzen dituzte, aminoazido gutxiagoko molekulak emateko.

Gantzak eta gluzidoak ez dira urdailean deskonposatzen.

Digestioa Heste Meharrean: Xurgapenaren Gunea

Digestioa hemen amaitzen da. Molekula elikagarri guztiak xurgatu eta zirkulazio-aparatura pasatzen dira, hortik zelula guztietara iristeko. Prozesu hau heste meharraren lehenengo zatian gertatzen da, duodenoan. Gainerako elikagaiak xurgatzeko balio du.

Heste-pareten egiturak digestio- eta xurgapen-funtziorako moldaera bereziak ditu:

  • Janariaren ukipen-azalera handitzen duten tolestura ugari.
  • Tolesturetan biloxka ugari.
  • Biloxken paretan luzamendu mehe batzuk — mikrobiloxkak.

Hestearen paretako guruinek heste-urina jariatzen dute. Areak are-urina jariatzen du duodenora, urdailetik datorren azidotasuna neutralizatzen duen urin alkalino eta entzimaduna dena. Gibelak ez du entzimarik jariatzen, baina behazuna bai; honek gantzak emultsionatzeko balio du.

Iritsitako gluzidoak erabat digeritzen dira hestean, monosakaridoak emateko. Gantzak ere hemen deskonposatzen dira, behazunaren eraginez gantz-tanta txikiak sortuz eta entzimek hobeto lan eginez, glizerina eta gantz-azidoak emanez. Peptidoak guztiz digeritzen dira monomeroetara iritsi arte.

Deskargatu

PDF Word HTML