Gerra Hotzaren Gatazka eta Krisi Nagusiak

Historia4,56 KB

GERRAK

Koreako Gerra (1950-1953)

Koreako Gerra (1950-1953) blokeen arteko lehen gerra izan zen. Sobietarren tropak iparraldetik sartu ziren, eta Estatubatuarren armada hegoaldetik eta hiriburutik (Seul). 1945ean, Korea bi zatitan banatu zuten. 1949an, bi armadak bertatik joan eta penintsula bi estatutan banatuta gelditu zen:

  • Ipar Korea (gobernu komunista)
  • Hego Korea (Mendebaldeko aldekoa)

Txinan garaipena lortu eta hilabete batzuk geroago, Ipar Koreak Hego Korea inbaditu zuen. Estatubatuarrek, orduan, tropak bidali zituzten Hego Koreara, eta, diplomaziaren arloan, NBEk esku-hartzea onartzea lortu zuten. Gerra Hotzaren mundializazioa izan zen, Amerikako Estatu Batuen buruzagitzapeko koalizioa honako herri hauetako tropek osatzen baitzuten. Armada komunisten eta mendebaldeko armaden arteko gatazkak zenbait urtetan iraun zuen, urruneko Korean. Azkenean, 1953an bakea sinatu eta herriaren zatiketa finkatuta gelditu zen.

Vietnameko Gerra (1946-1975)

Vietnameko Gerra (1946-1975) deskolonizazio-gatazkatzat hasitako prozesu luze baten azken fasea izan zen, eta 1950etik aurrera Gerra Hotzeko episodiorik argienetarikoa. Indotxina (Vietnam, Laos eta Kanbodia) Asiako Inperio Frantsesaren barruan zegoen, eta askatasuna lortzeko gerra luzea izan zuen. Gerrilla komunistaren aurkako gerra hasi zen. Gerrilla horrek SESBren eta Txinaren laguntza jasotzen zuen, eta Frantziak, berriz, Amerikako Estatu Batuen laguntza.

1954an lurraldea zatituta gelditu zen, 17. Paralelotik. Hegoaldean Amerikako Estatu Batuek lagundutako errepublika nazionalista sortu zen, eta iparraldean, errepublika komunista. Urte horretan, Frantziak Laosen eta Kanbodiaren independentzia onartu zuen. Indotxina osoa, horrenbestez, europar kolonialismotik aske gelditu zen.

Laster, Vietnamen iparraldeko eta hegoaldeko errepublikaren arteko gatazka luzea hasi zen. Hego Vietnameko gobernuak (diktadura militarra) Amerikako Estatu Batuen laguntza izan zuen gerrilla komunistari aurre egiteko. Gerrilla horrek, berriz, Ipar Vietnameko Herri Errepublikaren, SESBren eta Txinaren laguntza izan zuen. Amerikako Estatu Batuek tropak bidali eta iparraldeko zona estrategikoak bonbardatu zituzten.

Baliabide ugari izan arren, ezin izan zituzten gerrilla komunistak (Vietcong) garaitu. Horren eraginez, nazioartean izen txarra hartu eta herri barruan ere presio handiak egon ziren, gerran izandako hildako kopuru itzelaren ondorioz (60.000 soldadu hil eta beste 300.000 zauritu). 1975ean, estatubatuarrak Hego Vietnametik joan egin ziren, eta onartu egin zuten herria gobernu komunistaren buruzagitzapean batzea.

KRISI EKONOMIKO ETA POLITIKOAK

1973ko Krisi Ekonomikoa eta Ondorioak

Zailtasun horiek larriagotu egin ziren 1973an Petrolioaren Krisia sortu zenean. Mendebaldeko ekonomia garatuek, energia-iturri horren kontsumitzaile handiak zirenez, eragin itzela izan zuten, produkzioaren kostuek azkar egin baitzuten gora. Krisia sektore ekonomiko askotan gelditu zen agerian:

  • Hazkunde-tasak murriztu egin ziren.
  • Stockak pilatu egin ziren.
  • Gizarte-arloan, langabetu kopuruak hazkunde itzela izan zuen.

Politika ekonomiko berriak hartzearen eraginez, krisia amaitu egin zen. Politika horien ezaugarri nagusien artean, aipagarriak dira teknologia berritzea, produktibitatea handitzea eta enpresak pilatzea.

Doktrina ekonomikoaren arloan, 1973ko krisiak Neoliberalismoaren sorrera eragin zuen. Horrek estatuari bigarren mailako eginkizuna ematen dio jarduera ekonomikoan, eta, gainera, politika horren arabera, ekonomia- eta gizarte-politikaren ardatz bakarra merkatu askea da.

1973tik aurrera krisia gainditzeko antolatutako politika ekonomiko berriek eragin garrantzitsuak izan dituzte. Herri garatuek langabezia-tasa altuak eduki eta aldi baterako lana zein ezkutuko ekonomia sustatzen dituzte. Gainera, 1980ko hamarkadatik, sektore publikoa gero eta urriagoa da.

Misilen Krisia

1959tik, Kuban Sobietarren aldeko erregimena ezarri zen, Fidel Castro buru zela. Amerikako Estatu Batuak mehatxupean sentitzen ziren (ordura arte Batistaren diktadura-erregimena, Amerikako Estatu Batuek lagunduta, zegoen).

1962ko uztailean, Sobietarrak uhartean misil nuklearrak jaurtitzeko arrapalak instalatzen hasi ziren. Misil horiek Amerikako Estatu Batuetako hiri nagusietara iristeko gaitasuna zuten. 1962an, estatubatuarren hegazkin batek misilak jaurtitzeko instalazioak aurkitu zituen. (Testua hemen amaitzen da).

Deskargatu

PDF Word HTML