Gerra Hotza eta II. Mundu Gerra: Gertaera Nagusiak
Gerra Hotza: Gatazka eta Tentsioak
Kuba: Misilen Krisia (1959-1962)
1959an, Kuban iraultza gertatu zen, eta komunismoa ezarri zen. AEBek Kuba zaintzen zuten. 1962an, misilen base bat eraikitzen ari zirela konturatu zirenean, AEBek Kuba eta Sobietar Batasuna mehatxatu zituzten, baina alferrikakoa izan zen. Orduan, misilak, armak eta materialak itsasontziz garraiatzen zirenez, AEBek itsas blokeo bat egingo zutela esan zuten. Sobietarren itsasontziek atzera egin zuten, eta Kuban ez zen base militarrik eraiki. Hori izan zen Misilen Krisia.
Vietnam: Deskolonizaziotik Gerrara
Vietnamgo gatazka deskolonizazio prozesu bezala hasi zen. Indotxinak independentzia nahi zuen. Gatazka frantses poliziaren eta gerrilla komunisten artean izan zen. Komunistek gertuko herrialde komunisten laguntza jaso zuten (Txina eta Sobietar Batasuna), eta Frantziak AEBen laguntza. Vietnamgo Gerran, kapitalistek galdu zuten. Arazo bat sortu zen Txina eta Sobietar Batasunaren artean: komunisten buruzagia nor zen eztabaidatu zuten.
Hungaria: Sobietarren aurkako Matxinada (1956)
Komunismoaren ondoren, jendea ez zegoen ados sobietarrak agintzearekin. 1956an, matxinadak izan ziren sobietarren aurka. Gobernua beldurturik, Sobietar Batasunari laguntza eskatu zion. Orduan, sobietarrak tankeekin sartu ziren, eta matxinadei amaiera eman zieten.
Txekoslovakia: Pragako Udaberria (1968)
1968an, Txekoslovakian komunismoa kentzeko eta erreformatzeko prest zeuden. Dubčekek uste zuen komunismoak hobetzeko erreformak behar zituela. Sobietar Batasunari ez zitzaion gustatu, baina Dubčekek erreforma gehiegi egin zituen. Errusiak kapitalismoa ezartzeko beldurrez, tankeak bidali zituen. Hori izan zen Pragako Udaberria. Tankeek oposizioa izan zuten, eta herritarrek loreak ipini zizkieten. Dubček alderditik bota eta lorazain lanetan jarri zuten.
Ekialde Hurbileko Gatazka: Israel eta Palestina
Judutarrak: Israel; Arabiarrak: Palestina.
II. Mundu Gerra: Gertaera Nagusiak (1939-1945)
Gerra aurreko egoera eta hasiera (1939-1941)
- 1939: Hitlerrek eta Stalinek elkarri ez erasotzeko ituna sinatu zuten. Hitlerrek Polonia inbaditu zuen (ituna hautsiz!).
- Hitlerrek Polonia antolatu zuenean, Britainia Handiak eta Frantziak gerra deklaratu zioten, Alemaniak Sobietar Batasunaren laguntza zuela konturatu zirenean.
- 1940: Hitlerrek Danimarka, Norvegia eta Suedia inbaditu zituen. Baltikoa kontrolatu nahi zuen.
- Hitlerrek Britainia Handia isolatu nahi zuen, horretarako Belgika, Herbehereak eta Luxenburgo (kostaldea) inbaditu zituen.
- Franko-britainiar armada errenditu egin zen, eta Alemaniak Paris-Hendaia ardatza hartu zuen.
- Frantziako gobernuak (nazien aldekoak) Britainia Handira ihes egin zuen, baina Pétain jenerala geratu zen.
- Hitlerren proposamena: Frantzia bitan zatitzea.
- Alemaniak armak hartu zituen Britainia Handiari erasotzeko. Uste zen Alemaniak irabaziko zuela, baina Churchill ez zen errenditzen.
- AEBek beldurra zuten Alemaniak eta Japoniak mundua banatuko zutela, horregatik militarizatu zen.
- Britainia Handiko Gudua: Alemaniak Britainia Handia konkistatu nahi zuen (bonbardaketak...). Ingalaterra ez zen errenditu. Gerra berdinketan gelditu zen.
- Frantziak eta Britainia Handiak kolonietatik lehengaiak hartu zituzten. Alemaniak Britainia Handia bonbardatzen jarraitu zuen.
- Hitlerrek tropak bidali zituen Afrikara. Frankok Hitlerri laguntza eskaini zion.
- 1940-1941 bitartean, Tunisiatik Egiptora konkistatu zuten, Italiaren laguntzaz. Jugoslavia eta Grezia konkistatu zituzten, Italiari mesedea eskertzeko.
- Hitler irabazletzat hartzen zen, eta helburua Errusia konkistatu eta antikomunismoa ezartzea zen.
- Bizargorri Operazioa 1941eko ekainaren 21ean hasi zen, negua baino lehen bukatzeko asmoz. Helburua ia lortuta zegoen.
- Japonia gerran sartu zen. Rooseveltek (AEBetako gobernuburuak) gerran sartu nahi zuen.
- Japoniari petrolioa ez saltzea erabaki zen, eta horrek haserretu zuen. Orduan, Pearl Harborreko basearen erasoa probokatu zuten, baina Rooseveltek bazekien hori eta armak basetik atera zituen.
- Amerika haserretu eta gerran sartu zen. Hasieran galdu, gero irabazi.
1942: Gerraren inflexio-puntua
Naziak irabazten ari ziren. Hiru fronte nagusi zeuden:
- Afrika: El Alamein-eko gudua. Montgomery mariskal britainiarrak lehen aldiz Rommel jeneralari irabazi zion. Alemaniaren erretirada.
- Sobietar Batasuna: Alemaniarrei neguak harrapatu zien, soldadu asko hil ziren, lehengairik ez. Stalingrad-en fronte handia egin zuten, eta handik aurrera sobietarren kontraerasoa hasi zen.
- Pazifikoa: Midwayko Gudua, Japoniak lehen aldiz galdu zuen.
1943: Aliatuen aurrerapena
- Afrikan: Naziak errenditzen hasi eta irabazitakoa galdu zuten.
- Sobietar Batasunean: Alemaniarrek azken erasoaldia egin zuten. Kurskeko tankeen gudua, sobietarrek irabazi zuten, eta alemaniarrak erretiratzen hasi ziren.
- Pazifikoan: Momentuz berdinketa. Guadalcanaleko gudua sei hilabetez luzatu zen. Amerikarrek irabazi zuten, eta Japonia erretiratu zen.
- Tunisian: Alemania eta Italia errenditu ziren. Aliatuak Sizilia konkistatzeko prestatzen hasi ziren.
1944: Aliatuen garaipena eta Normandiako lehorreratzea
- Italian: Aliatuek Italiaren erdia konkistatu eta Mussolini atxilotu zuten. Italia bi zatitan banatu zen: hegoaldea (aliatuak) eta iparraldea (alemaniarrak).
- 1943aren bukaeran, Stalin, Churchill eta Roosevelt elkartu ziren gerrari amaiera nola eman adosteko. Stalinek fronte bat irekitzea eskatu zuen, Errusiara zihoazen soldaduak gutxitzeko, eta horrela Normandiako lehorreratzea erabaki zuten.
- Abuztuaren 6rako Frantzia berreskuratu zuten. Aliatuak lurraldeak berreskuratzen hasi ziren.
- Pazifikoan: Japoniarrek Ozeano Bareko lurrak galdu zituzten.
1945: Gerraren amaiera
- Alemaniak lurraldeak galtzen jarraitzen zuen. Antifaxistek Mussolini harrapatu eta hil zuten. Alemaniarrek Italia galdu zuten.
- Aliatuek konferentzia egin eta Berlinera iristeko lasterketa bat hasi zuten. Britainia Handia, Frantzia eta AEB mendebaldetik; sobietarrak ekialdetik.
- Hitlerrek ez zuen errenditu nahi. Alemania bonbardatzen ari ziren, eta jeneralek Hitlerri errenditzeko eskatu zioten, baina honek uko egin zion. Azkenean, Hitlerrek bere buruaz beste egin zuen, eta Alemania errenditu zen maiatzaren 8an, Europan gerra amaituz.