Gene gainartzailea
Aleloak: Kromosoma-pare jakin bateko leku berean kokatzen diren genetako bakoitza. Karaktere batek izan ditzakeen alternatiba hereditarioetako bakoitza.
Karaktereak:Herentzia-legeen arabera transmiti daitekeen ezaugarria (gene bat edo gehiagoren agerpena da). Kanpo-faktoreen eraginez sortutakoa eta transmititzen ez dena (adib., eguzki-izpien eraginezko azaleko pigmentazioa).
Heterozigoto:Organismo edo zelulezmintzatuz, karaktere konkretu baterako bi alelo desberdin dituena.
Homozigotoa: Organismo edo zelulez mintzatuz, gene bereko bi alelo berdinak dituena.
Herentzia: gene baten aleloen arteko erlazioa, hau da, belaunaldi batek ondorengoari karaktere genetikoak transmititzea; delako karaktere-multzoa.
Fenotipoa: Izaki batean beha daitezkeen karaktere-multzoa, bere genotipoak eta inguruneak baldintzatutakoa.
Genotipoa: Organismo baten konstituzio genetiko edo hereditarioa, espezie jakin bateko gene-multzo bereizgarriek eratzen dutena eta kanpoko itxuraren ezaugarri-multzoa (fenotipoa) baldintzatzen duena.
Gainartzailea: Genetikan, karaktere batentzat bi alelo desberdin daudenean, nagusi denaz esaten da, mendekoa denak berriz azpirakorra izena hartzen du. Horregatik, bat datoz heterozigotoaren fenotipoa eta alelo gainartzailearen informazioa. Gainartzaileak letra larriz adierazten dira eta azpirakorrak letra xehez.
Bitartekoa : ez dago bata besteari nagusitzen zaion alelorik, aleloak ekipotenteak dira eta letra larriz idazten dira. Heterozigotoek fenotipoan bi homozigotoen fenotipoen nahastea da.
Kodominatzailea: Izaki heterozigoto batean bi gene edo bi karaktere aldi berean eta bata bestearen menpean egon gabe agertzea, hau da batera agertzea.
Sexuarena: pertsona baten sexua haren kariotipoko 23. Kromosoma bikotearen araberako da, horiek kromosoma sexual izena hartzen dute. Desberdinak dira emakumezko eta gizonezkoetan: emakumezkoek bi kromosoma berdin eta homologoak dituzte eta karaktere berberei buruzko informazioa daukatelako XX bezala irudikatzen dira. Aldiz, gizonezkoek bi kromosoma desberdin dituzte, homologoak ez direnak. Bietako bat txikiagoa da (y) eta Xy bezala irudikatzen dira.
Sexu bakoitzari lotutakoa: X kromosoman dauden eta Y kromosoman ez dauden geneen herentziari eta horien adierazpena ezberdina da gizonezko eta emakumezkoetan. Esaterako, daltonismoa determinatzen duen genea X da eta bi alelo ditu: X: daltonimorik ez eta gainartzailea eta Xd: daltonismoak erasana eta azpirakorra da. Horrela, Xd duten gizonezko guztiak daltonikoak izango dira, aldiz emakumezkoetan, bi geneak Xd eran egon beharko dira emakumea daltonikoa izateko.
Alelo anizkoitzena: bi alelo baino gehiago izan ditzaketen herentziak esaterako ABO odol-taldearena.