Frankismoaren Krisia eta Oposizioa (1960-1975)
60ko Hamarkadako Grebak eta Erregimenaren Aldaketak
60ko hamarkadan grebak ugaritu ziren. Ospetsuenak 1962ko grebak izan ziren Asturiaseko meategietan. Horren ondorioz, hainbat aldaketa egin ziren: Francok presidenteordearen kargua sortu zuen, Carrero Blanco izendatuz. Falangeak boterea galdu zuen, eta teknokratek boterea mantendu zuten, irekitasunaren aldeko kideak izendatuz, hala nola Fraga Iribarne.
Lege Garrantzitsuak eta Eliza
Lege garrantzitsuak onartu ziren:
- Fraga Iribarnek bultzatutako "Prentsa Legea", zentsura murriztuz.
- "Erlijio Askatasun Legea" (1967).
- "Hezkuntza Legea" (1970).
Elizak jarrera berri bat hartzen hasi zen, erregimenetik alde egin nahian. 1971n, Asanblada Episkopalak barkamena eskatu zuen Gerran izandako jarreragatik.
Nazionalismoaren Birsorkuntza eta 70eko Krisia
60ko hamarkadaren amaieran, nazionalismoak birsortu ziren, nahiz eta errepresio gogorra izan. 70eko hamarkadan, erregimen zaharraren krisia oso nabarmena zen:
- Carrero Blancoren heriotza (1973).
- 1975eko irailean emandako heriotza zigorrak (Txiki eta Otaegi).
- Marcha Verde (Sahara).
- Krisi ekonomikoa.
Oposizioa Frankismoan Zehar
Lehen Urteetako Egoera
Lehen urteetan, egoera oso zaila izan zen. Oposizioa sakabanatuta zegoen, talde batzuk erbestean zeudela. Frankismoaren barruan, garapen ekonomikoak ez zuen protestarik eragin, eta oposizioak ez zuen nazioarteko laguntzarik jaso. Erregimenaren barruan, Franko kentzeko konspirazio batzuk ere izan ziren.
Maki eta Erbesteko Instituzioak
1944an, komunistak sartu ziren erregimena bertan. Makiak (gerrillari taldeak) mendian bizi izan ziren gerra bukatu ondoren ere, 1952ra arte. Anarkistekin harreman handia izan zuten, baina CNTk gerran ondoren ez zuen berrantolaketarik egin eta garrantzia galdu zuen.
Atzerrian, errepublikar instituzioak bikoiztu egin ziren (Frantzian Negrín, Mexikon Indalecio Prieto). Komunikabideen bidez zabaldu zituzten berriak, hala nola Ridio Paris, Cuadernos Ruedo Ibérico eta Pinaeca.
Oposizio Formalaren Eboluzioa
50eko hamarkadatik aurrera, oposizio formalak indarra galdu zuen. Beste talde batzuk sortu ziren: ikasle mugimendua eta langile mugimendua.
60ko Hamarkadako Protestak
60ko hamarkadan, erregimenari aurre egin zitzaion protesten bidez:
- 1956an, lehen manifestazioa ikasle falangisten aurka.
- 1964-65eko protestak IM (Ikasle Mugimendua) eta SEUren kontra.
- CCOO sortuko da sindikatu bertikalean parte hartuz.
- Rebak sortuko dira (lehena 1951n).
- 1956-58ko IM batera.
- 1962ko Asturiaseko meategietako greba.
Urte horretan, Municheko Kongresuan itun bat sinatu zen demokrazia ezartzeko oposizio osoarekin, anarkistak izan ezik. Frankistek oso gaizki hartu zuten, erantzun izugarriak emanez. 60ko hamarkadan nazionalistak indartzen joan ziren eta eliza erregimenetik aldentzen.