Frankismoaren Hasierako Ekonomia eta Gobernuaren Birmoldaketa

Historia2,35 KB

Frankismoaren Hasierako Egoera eta Gobernuaren Birmoldaketa

Barne-arazo hauek konpondu nahian eta nazioarteko irekitzea aprobetxatuz, Francok gobernua birmoldatu zuen 1951n. Horrela, Espainiako demokrazia Mendebaldeko herrialdeetako demokraziekin parekatuko zuela pentsatzen zuen. Lehen etapa honetako azken erreforma egin zuen, 1957ko otsailean Opus Deiko zenbait kide ministro izendatuz. Carrero Blanco bezalako monarkiazaleek gero eta gertutasun handiagoa azaldu zuten Francoren inguruan. Erregimenaren neurri ekonomikoek 50eko hamarkadaren amaiera arte atzeratu zuten susperraldia.

Gerra Osteko Autarkia Ekonomikoa

Gerra amaitzean, Espainia eta euskal probintziak lur jota eta baliabiderik gabe zeuden. Erregimen frankistak politika ekonomiko interbentzionista eta autarkikoa jarri zuen martxan. Helburua buruaskia izatea eta beste herrialdeekin harreman askorik ez izatea zen. Autarkiak geldialdia eta biziraupen-krisia bultzatu zituen. 1939an hasi zen politika autarkikoa, onbideratze- eta berreraikitze-plan batekin, eta industria nazionala babesteko eta sustatzeko legearekin eta industria nazionala ordenatzeko eta defendatzeko legearekin jarraitu zuen.

Planaren Eragina eta Nekazaritza

Planak ez zuen funtsik, eta erregimenaren premia politikoen eta interes partikularren mende jarri zen. Nekazaritzak izan zituen laguntza eta berrikuntza gutxien. Zenbait neurri, hala nola 1939an Kolonizazioko Institutu Nazionala sortzea, ez ziren nahiko izan. 50eko hamarkadan, plan integralak abiatu ziren, eta landa eta nekazaritza-inguruneetako egoera hobetu egin zen.

Pobreziak eta Errazionamendua

Gizarteko geruza pobreenek inflazioa eta soldata baxuak sufritu zituzten. Atzerapen ekonomikoaren eraginez, muturreko pobreziak gora egin zuen. 1939ko maiatzean, elikagaiak urriak eta gero eta garestiagoak zirela ikusita, gobernuak bi errazionamendu-liburuxka atera zituen, elikagai-banaketa kontrolatzeko. Herritarrek ilara luzeak egin behar izaten zituzten jana lortzeko.

Gobernuaren Eskuhartzea eta Nekazarien Erantzuna

Gobernuak nekazaritza-ekoizpenean esku hartu zuen Gariaren Zerbitzuaren bidez.

  • Oinarrizko produktuen tarifa baxuek ekoizleen haserrea piztu zuten.
  • Horren ondorioz, laborez aldatzen, uztaren zati bat ezkutatzen eta ekoizpena murrizten hasi ziren.

Deskargatu

PDF Word HTML