Frankismoa: Diktadura, Ideologia eta Bilakaera

Historia2,61 KB

Frankismoaren definizioa eta ezaugarriak

Frankismoa Gerra Zibila bukatu ondoren ezarritako sistema politikoari deitzen zaio. 1934tik 1975era iraun zuen diktadura bat izan zen, eta Franco zuen buru. Inoiz ez da egon horrelako aginte handirik Espainian.

Oinarri ideologikoak eta egitura

Hauek ziren Francoren osagai ideologikoak:

  • Nazionalkatolizismoa
  • Militarismoa
  • Nazionalismo zentralista
  • Korporatibismo faxista

Sistema honek asko iraun zuen (Francoren itsukeria politikoaren eta iraunkortasun fisikoaren eraginez), zapalkuntza eta propaganda erabiliz. Gizarte babesa zuen eta hiru oinarri erabiltzen zituen: Falangea, Eliza eta Armada.

Gizarte babesa

Gizarte babesa ere bazuen, honako talde eta egoeren laguntzari esker:

  • Altxamendu militarraren aldeko taldeen laguntza.
  • Erdiko klaseak askatasun politikorik ez izatea, ongizate maila jakin baten truke.
  • Langile apolitikoak.
  • Industrien burges txikien poztasuna.

Lege-egitura

Franco Konstituzioaren kontra zegoen, eta sortzen zituen legeak konplexuak eta kontraesankorrak ziren.

1. Gaiaren amaiera: 60ko hamarkadako aldaketak

Egonkortze Plana eta mirari ekonomikoa

60ko hamarkadan, teknokratak gobernuan jarri eta Egonkortze eta Garapen Plana abian jarri zuten, ekonomia hobetzeko. Neurri batzuk hartuta, mirari ekonomikoa suertatu zen, eta Espainian ekonomia garatzen hasi zen. Garapen ekonomiko honek aldaketak eragin zituen Espainian, bereziki soziokulturalki, eta horren ondorioz oposizioa gehiago hedatu zen.

Botere banaketa eta amaiera

Francoren osasuna txartzen hasi zenean, bere boterea banatzen saiatu zen. Juan Carlos erregeorde izendatu zuen, eta Luis Carrero Blanco presidenteorde.

Franco bizi bitartean dena gutxi gorabehera kontrolatua zegoen, baina bera hiltzean botere banaketan arazoak egon ziren, eta beste hainbat faktore ezberdinek Frankismoaren amaiera ekarri zuten.

2. Gaiaren hasiera: Erregimenaren sendotzea eta autarkia

Frankismoak ia 40 urtez iraun zuen. Denbora pasa ahala, erregimena sendotzen hasi zen, Espainiak AEBekin eta Vatikanoarekin sinatutako itunei esker, eta berriz ere nazioarteko erkidegoan sartu zen; ekonomia garatzeko lehen pausoak eman ziren orduan. Oposizioari dagokionez, geroz eta indar gutxiago zuten, eta mugimendu berriak sortzen saiatu ziren.

Erregimenaren lehen urteetan ekonomia gelditu egin zen. Bigarren Mundu Gerran Espainia neutrala agertu zen, eta gerra bukatzean, nazioarteak banaketa bat ezarri zion. Bestetik, autarkia ezarri zen Espainian.

Deskargatu

PDF Word HTML