Fixismoa eta Eboluzionismoa: Espezieen Jatorria
Fixismoa: Espezieen Jatorri Estatikoa
Fixismoa gizakiaren eta espezieen sorrerari buruzko teoria da, hauen sorreratik aldaketarik jaso ez dutela dioena. Ez du onartzen espezieen itxura aldatzen joan daitekeenik, ezta beste batzuk sortu daitezkeenik ere. Bizidunak sortu zirenetik ez direla aldatu defendatzen du. Ikuspuntu erlijiosoek ikuspegi fixistak bultzatu dituzte.
Aristoteles: Fixismoaren Oinarriak
Aristotelesek fixismoari oinarri sendoa ezarri zion, eta horri esker sakon sustraitu zen. Espezieen sailkapena sortu zuen.
Lineo: Sailkapena eta Eboluzioaren Haziak
Lineo (1707-1778), suediarra, izaki bizidunak genero eta espezieetan sailkatu zituen. Hala eta guztiz ere, genero bereko espezieen artean eboluzio bat egon zela onartu zuen fosilak aurkitu ondoren.
Cuvier: Katastrofismoa eta Paleontologia
Cuvier (1779-1832) naturalismoa indartzen saiatu zen, paleontologiaren sortzailea izanik. Fosilak aztertzen hasi zen eta sorkuntza desberdinen teoria bat zuen: hondamendi baten ostean espezie berriak sortzen zirela zioen.
Eboluzionismoa: Espezieen Bilakaera
Eboluzionismoa gizakien eta espezieen inguruko teoria da. Gaur egungo bizitza antzinatik datorren bilakaeraren ondorioa dela dio. Espezieak eraldatzen eta eboluzionatzen joan direla defendatzen du.
Lamarck: Erabilera eta Herentziaren Legeak
Lamarckek eboluzionismoa defendatu zuen lehen filosofo frantziarra izan zen. Bi lege defendatzen zituen:
- Organo bat maiz erabilita indartu egingo da; gutxi erabilita, ahuldu eta guztiz galduko da.
- Arraza batek organo bat sarritan erabili edo ez erabili duelako, naturak karaktere bat emango edo kenduko dio, eta hori belaunaldiz belaunaldi transmitituko da.
Darwin: Hautespen Naturalaren Teoria
Darwinek eboluzionismoari maila zientifikoa eman zion. Espezieen jatorria (1859) liburuan lau suposizio nagusi azaldu zituen:
- Mundua ez da estatikoa, dinamikoa baizik: dena etengabe aldatzen ari da; izarrak eta astroak higitu egiten dira eta unibertsoa hedatzen ari da. Espezieak ere aldatzen dira.
- Eboluzioa emeki burutzen den prozesu jarraitua da: aldaketak ez dira bat-batekoak, denbora asko behar da eta jarraitutasuna azpimarratu behar da.
- Arbaso komunak: bizidun guztiak elkarrekin lotuta gaude.
- Hautespen naturala:
- Zorizko aldaketak (premiekin ez dute zerikusirik).
- Bizitzagatiko borroka: ingurunera moldatzeko aldaketa egokienak izan dituztenek bizitzen jarraitzeko aukera zabalagoa dute, eta horrela ondorengoei aldaketak transmititu ditzakete.