Finantza-Sistemaren Oinarriak eta Moneta-Politika

Ekonomia3,67 KB

Finantza-Sistemaren Oinarriak

Diruaren Prezio Ofiziala

Herrialde bateko banku zentralak banku pribatuei maileguan emandako diruari aplikatzen dion oinarrizko interes-tasa da.

  • Maileguak emateko aplikatzen den diruaren prezio ofiziala: Interes-tasa gero eta txikiagoa izan, orduan eta mailegu gehiago emango dira (alderantziz ere).
  • Zirkulazioan dagoen diru kantitatea: Zenbat eta diru gehiago eman, diru kantitate handiagoa egongo da zirkulazioan (alderantziz ere).

Euriborra

Euroguneko 57 banku garrantzitsuenetako diruaren prezioaren arabera jartzen den indizea da.

Banku pribatuek familia eta enpresei maileguan uzteko erabiltzen duten diru hori EBZri ordaindu behar dioten interes-tasa baino gehiago kobratuta. Prezio-aldaketa horien aldeari mozkin-marjina deitzen zaio.

Eragina Ekonomian

Moneta-Politika

a) Moneta-politika hedatzailea

  • Zirkulazioan dagoen diru kantitatea igo / Diruaren prezio ofiziala jaitsi. Banku pribatuei merkeago ateratzen zaie banku zentraletik maileguak lortzea.
  • Kontsumoa eta inbertsioa igo. Banku pribatuek mailegu eta baldintza gehiago eman diezazkiekete familiei eta enpresei.
  • Ekoizpena eta enplegua igo.
  • Ondorioa: Inflazioa edo prezioen igoera.

b) Moneta-politika murriztailea

  • Zirkulazioan dagoen diru kantitatea jaitsi / Diruaren prezio ofiziala igo. Banku pribatuei garestiago ateratzen zaie maileguak lortzea.
  • Kontsumoa eta inbertsioa jaitsi. Banku pribatuek mailegu eta baldintza gutxiago eskaintzen dizkiete familiei eta enpresei.
  • Ekoizpena eta enplegua jaitsi.
  • Ondorioa: Prezioen geraldia edo atzeraldia.

Finantza Bitartekariak

  • Bankarioak: Aurrezkia bildu eta dirua behar duenari maileguan eman. Dirua sortzeko gaitasuna dute.
  • Ez-bankarioak: Aurrezkia bildu eta produktu-sorta zabala eskaintzen dute. Ez dute gaitasunik dirua sortzeko.

Adibidez:

  • Balore-burtsak: Helburua, baloreak negoziatzea. Baloreak modu jarraituan, ordenatuan eta lehiakorrean negoziatzea erraztu (errenta finko eta aldakorrak).
  • Pentsio-funtsak: Helburua, erretiroa osatzea. Pentsio pribatuek Gizarte Segurantzak ordaintzen dituen pentsio publikoak osatzen dituzte.

Finantza-Sistemaren Erregulazioa

Beharrezkoa da administrazio publikoek finantza-sistema arautu, ikuskatu eta kontrolatzea.

Ekonomia Ministerioak betetzen ditu:

  • Espainiako Bankua: Banku-sistema ikuskatzen du eta EBZk agindutako politika aurrera eramateaz arduratzen da gure herrialdean.
  • Balore Merkatuaren Batzorde Nazionala: Balore-merkatuen jarduna gainbegiratzen eta ikuskatzen du, baita haietan jarduten duten finantza-bitartekariena ere.

Balore Merkatuak edo Balore Burtsak

Finantza-produktuen salerosketan espezializatutako merkatuak, bonuen eta akzioen salerosketan espezializatutakoak batez ere.

Negoziazioa

  • Lehen mailako produktuak (jaulkipena): Lehen aldiz joaten dira merkatura.
  • Bigarren mailako produktuak (negoziazioa): Bigarren aldiz joaten dira merkatura. Adibidez, bigarren eskuko denda batera.

Interes-Tasan Eskema

Arrisku Prima

Herrialde bateko zor subiranoari beste batekin (arrisku txikienarekin) alderatuta eskatzen zaion gainkostua da.

Adibidez: Alemaniako bonuaren errentagarritasuna %1,1ekoa bada, eta Espainiakoa %3,5ekoa, arrisku-prima 240 puntukoa da (%3,5 - %1,1 = %2,4 x 100 = 240).

Deskargatu

PDF Word HTML