Filosofiaren Oinarrizko Kontzeptuak: Ezaguera eta Etika

Filosofia eta etika2,85 KB

Ezaguera eta Errealitatea

  • Ezagutza: Sujetoa izakien errealitateaz jabetzen den gizaprozesua.
  • Errealitatea: Izaki osoko multzoa, materialak edo espiritualak eta kualitate biak dituztenak.

Joera Filosofikoak

  • Materialismoa: Materia existitzen den errealitate bakarra dela uste duen joera filosofikoa da, eta izaki espiritualak existitzeari uko egiten dio.
  • Espiritualismoa: Izaki guztien jatorrizko abiaburu bakarra espiritua dela uste duen joera filosofikoa.
  • Eszeptizismoa: Egia ziurrak ez daudela uste duen joera filosofikoa.
  • Erlatibismoa: Ezaguera unibertsalak eta erabateko egiazkoak existitzeari uko egiten dion joera filosofikoa.

Logika eta Arrazoimendua

  • Indukzioa: Partikularretik unibertsalera igarotzen den gogobidea. Datu partikularretatik abiatuz, ondorio orokorrago batera heltzen da.
  • Dedukzioa: Unibertsaletik partikularrera igarotzen den gogobidea. Proposizio unibertsaletik abiatzen da kasu partikularrean aplikatzeko.
  • Nabaritasuna: Frogaketarik behar ez duen proposizio edo ezaguera bat da.
  • Koherentzia: Adierazpenetan argudioen artean kontraesanak ez izatea eta ordena logikoa edukitzea.

Egia eta Judizioa

  • Egia: Adierazten duguna eta dagokion zerbaiten errealitatearen arteko adostasuna; hau da, zerbaiti buruz daukagun kontzeptu erreala.
  • Egia logikoa: Lege logikoak betetzen dituen proposizio bat da.
  • Judizioa: Kontzeptu batek beste bati buruz zerbait baieztatzen edo ezeztatzen duen kontzeptuen arteko harremana (pentsamenduetan).
  • Proposizioa: Judizio baten ahozko adierazpena.
  • Ziurtasuna: Zalantzarik gabeko uste sendoa, egia borobila iruditzen zaigulako.

Etika eta Baloreak

  • Benekotasuna: Gure buruarekiko leialak izanik aukerak bilatzea da, positiboki pentsatuz.
  • Askatasuna: Norbere ekintzak menperatzen eta gidatzen laguntzen duen giza-ahalmena, behin helmuga erabakiz gero. Bertan adimenak eta nahimenak parte hartzen dute.
  • Etika: Balore, arau eta irizpide moralei buruzko hausnarketa teorikoa. Honen bidez, existitzen diren posibilitate edo premiaren oinarriak ipintzen dira.
  • Morala: Giza-jokabidea gidatzen duen balore, arau eta abiaburu moralei buruzko hausnarketa praktikoa.
  • Bertutea: Bizitzaren egoeren aurrean erabaki egokiak hartzen laguntzen digun barneko joera eta ohitura.
  • Balore morala: Berez ona den abiaburu edo printzipio nagusia, gure jarrerak eta egiteak argitzen dituelako.

Deskargatu

PDF Word HTML