Euskara: Euskalkien desberdintasunak eta Gramatika funtsezkoa

Hizkuntza eta literatura3,54 KB

Euskalkien arteko desberdintasunak

Hizkuntzaren 4 arloetan zabaltzen dira desberdintasunak:

1. Fonologiaren arloan

  • Iparraldeko euskalkiek fonema aspiratua dute (h letrak adierazten duena).
  • Zubereraz, 6 bokal dituzte.
  • J letra era desberdinetan ahoskatzen da.

2. Morfologiaren arloan

Ezagunenak deklinabideko eta aditzetako desberdintasunak dira:

  • Bizkaieraz, -(e)kin deklinabide atzizkiaz gain, –(e)gaz ere badago.
  • Zubereraz, plurala (-ei) adierazteko –er atzizkia erabiltzen dute.

3. Sintaxiaren arloan

  • Bizkaieraz, erakusleak izenen eskuinean eta ezkerrean errepikatzen dira (hau gizonau).
  • Bi zenbatzailea eskuinean jartzen da bizkaieraz (haitz bi), eta ezkerrean beste euskalki guztietan (bi haitz).

4. Lexikoaren arloan

Berezitasun ezagunak:

  • Berandu esateko: belu (bizkaieraz).
  • Ardi hitzak arkakusoa ere adierazten du (bizkaieraz).
  • Gehiegi esateko: lar eta larregi (bizkaieraz).
  • Udaberriari: bedatse (zubereraz).
  • Ondo, ongi, onki, hünki, ontsa gauza bera dira euskalkien arabera.

Aditz formak: Trinkoak eta Perifrastikoak

Forma trinkoak onartzen ez dituzten aditzetan, aspektua adierazteko modu desberdinak:

  1. Forma perifrastikoa (ikusten dut): Bi esanahi izan ditzake:
    • Puntuala: Une honetan ikusten zaitut.
    • Aspektu ez-burutua: Egunero ikusten zaitut.
  2. Ari izan aditzarekin: Ikusten ari zara.
  3. Ihardun aditzarekin: Entzuten dihardut.
  4. Egon eta ibili aditz trinkoekin: Jaten nabil.

Bestalde, subjuntiboan eta aginteran aspektua 0 da.

Anakolutoak

Elementu bat ezkutatu nahi denean eta eta jarriz sortzen da: Julekin eta joango naiz.

Edo / Ala: Erabilera

  • Edo: Perpaus adierazpenetan eta konpletiboetan: Autoz edo trenez joango dela esan digu.
  • Ala: Perpaus zuzenetan edo Zehar Galderetan (ZG): Autoz ala trenez joango den galdetu diogu.

Lokailuak eta Juntagailuak

Lokailuak (Testuen arteko elkarketa)

Lokailuak beti aurretik doaz:

  • Emen (Gehitzaileak): behintzat
  • Haut (Hautatzaileak): bestela
  • Auk (Aurkaritzakoak): berriz
  • Ond (Ondoriozkoak): beraz
  • Kausaz (Kausazkoak): izan ere

Juntagailuak

Juntagailuek esaldiak lotzen dituzte. Juntaduraz, esaldi bat kenduz gero, besteak zentzua gordetzen du.

1. Juntaduraz
  • Emen (Gehitzaileak): eta
  • Haut (Hautatzaileak): edo, edota, ala, nahiz
  • Auk (Aurkaritzakoak): baina, baizik, baino, ezpada
2. Alborakuntzaz
  • Alborakuntza hutsa: Lotura gabe.
  • Emen (Gehitzaileak): bai...bai..., ez...ez..., la...la..., ez ezik...ere..., nola...hala...
  • Auk (Aurkaritzakoak): alde batetik, bestetik, batzuk, beste batzuk

Deskargatu

PDF Word HTML