Euskal Prosa: Aintzindariak eta Bilakaera
Euskarazko lehen testigantza prosak utilitarioak dira. XVI. mendeko zenbait gutun eta abeltzaintza, sukaldaritza eta beste arlo batzuetako liburuak ditugu. Prosa artistikoa, berriz, artzain-eleberri labur batekin abiatu zen, Joan Perez Lazarragaren narrazioarekin 1567an. XIX. mendera arte, prosa landua erlijiosoa izan zen, Lazarraga salbuespen bat izan arren.
Euskal Prosaren Aintzindari Nagusiak
Euskal prosaren aintzindari nagusiak Leizarraga eta Axular izan ziren. Lehenengoaren lan nagusia Biblia itzultzea izan zen, eta bigarrenak prosa bikaina sortu zuen, ondorengo belaunaldientzat eredu bilakatuz.
Joanes Leizarraga
Joanes Leizarragak itzuli zuen lehenengo Biblia euskaraz. Bere lehenengo prosa lana itzulpen bat izan zen, Testamentu Berria, 1571n.
Axular
Axular Sarako eskolako idazletzat jotzen da. Bere lana 1643an idatzi zen. Gai aldetik originala da eta hizkuntzari dagokionez berritasunak baditu. Umorea ere badu, sinonimoak erabiltzen ditu hitz bat esateko, atzizkiak, hitz jokoak, etab.
Sarako Eskolaren Egitura
Sarako eskolak 3 parte ditu:
- Lehenengoa: Gomendiozko karta da, Baionako Bertrand Etxauzi erretoreari zuzenduta.
- Bigarren zatia: "Irakurtzaileari" da.
- Hirugarren zatia: "60 kapituu" dira, eta honen gaia izaten da ez utzi biharko gaur egin ahal duzuna. Azken zati hau hirutan banatzen da: egoera bat planteatu, adibide praktiko bat eman eta mezu mugiarazle bat.
Joan Tartas
Joan Tartasek bi liburu idatzi zituen: Arima penitentearen okupazione debotak eta Ontsa hiltzeko bidea. Zuberotarra zen eta ez zuen Sarako eskola lanean parte hartu.
XIX. Mendeko Idazleak
Pixkanaka idazle laikoak ere hasi ziren euskaraz idazten. XIX. mendean, munduan aspaldian hedatuak zeuden generoak garatzen hasi ziren.
Joan Antonio Mogel
Joan Antonio Mogel Eibarren jaio zen 1745ean eta Markinan egon zen erretore bezala. Peru Abarka jo daiteke lehenengo euskal eleberritzat. Batzuk diote ez dela lehenengo eleberria elkarrizketa-taxuan idatzita dagoelako, eta hauek hartzen dute eleberri modu: Kresala (arrantza kantuak direnak) eta Garoa 1912an idatzi zena (mundu rurala azaltzen du).
Bizenta Mogel
Bizenta Mogel Joan Antonio Mogelren iloba zen, Azkoitian jaio zen 1782an. Lehen emakume euskal idazlea izan zen eta Ipuin onak izeneko alegia-bilduma osatu zuen. Bere osaba latinez irakatsi zion.
Txomin Agirre
Txomin Agirre Ondarroan jaio zen 1864an. Auñamendiko loreak, Kresala eta Garoa idatzi zituen, eta batzuen ustez lehenengoa izan zen benetazko euskal literaturako lehenengo eleberria.