Euskal Olerkariak XX. Mendean: Lizardi, Orixe eta Lauaxeta
Euskaltzaleak eta XX. Mendeko Olerkariak
Euskaltzaleak euskara eta Euskal Herriaren inguruan sortutako taldea da. 1930-1936 bitartean, olerki-egunean parte hartu zuten, besteak beste, Lizardi, Lauaxeta, Orixe eta Loramendi. Poeta-talde hau olerkiaren belaunaldia izan zen, poesia kultu eta minoritarioa landuz.
Sinbolismoaren Eragina
Sinbolismoaren eraginez, zeharkako adierazpidea darabilte. Erabilitako sinbolo batzuk, esaterako, maitasun askatzailea adierazteko erabili zituzten. Heriotzaren larridura bizi dute, eta musikaltasuna oroz gainetik jartzen dute. Erromantikoak bezala, abertzaletasuna presente dute beraien lanetan. Erromantizismoa XVII. mendearen amaieran hasi eta XIX. mendean Europa osora hedatu zen mugimendu espiritual, kultural, artistiko eta filosofikoa izan zen.
Lizardi (1896-1933)
Lizardi, jaiotzez Xabier Lizardi, Zarautzen jaio zen 1896ko apirilaren 18an, eta Tolosan hil zen 1933an. Lege-gizona eta lantegi bateko gerentea izan zen. Gai kutunenak euskara eta euskal kulturaren ingurukoak izan ziren.
Lan Nagusiak
- Umezurtz olerkia
- Biotz-begietan
- Itz lauz
Ezaugarriak
Poesia trinkoa eta sinboloz betea lantzen zuen. Gai nagusiak adiskidetasuna, maitasuna eta heriotza ziren. Hizkuntza laburra eta trinkoa erabiltzen zuen, aditz sintetikoak eta hizkuntza-ekonomia bilatuz; horretarako, elisiorako joera zuen.
Orixe (1888-1961)
Orixe, jaiotzez Nikolas Ormaetxea, Orion jaio zen 1888an, eta 1961ean hil zen, Gipuzkoan.
Lan Nagusiak (Prosa)
- Santa Kruz apaiza
- Jainkoaren bila
Itzulpenak
- Mireio
- Don Kixote (XV. atala)
- Euskaldunak (poema)
Gai Nagusiak
Hiru gai nagusi jorratu zituen: antimodernismoa, erromantizismo idealista eta mistizismo erlijiosoa. Bi poesia mota landu zituen: kontatzekoa eta errezitatzekoa.
Lauaxeta (1905-1937)
Lauaxeta, jaiotzez Esteban Urkiaga, Laukizen jaio zen 1905ean, eta ume zelarik Mungiara joan zen bizitzera. Abade izateko gogoz, Durangoko jesuitetara joan zen, eta Loiolara ikasketak egitera. Bertan, ikaskide batzuek bultzatuta, euskaltzale bihurtu eta euskaraz idazten hasi zen.
Kazetari eta Idazle
Jesusen Konpainia utzi eta Bilbora joan zen, "Euzkadi" egunkariko euskal ataleko arduradun gisa lan egitera. Geroztik, politika (Eusko Alderdi Jeltzalea) eta kultur arloan (olerkiak, ipuinak, antzerkiak) lan egin zuen. Herriz herri ibili zen mitin eta jaialdietan parte hartuz.
Gerra Zibila eta Heriotza
Abertzalea zenez, Gerra Zibilaren garaian (1937. urtean) atxilotu eta Gasteizen fusilatu zuten.
Europako Literaturaren Eragina
Lauaxetak hurbiletik jarraitzen zuen Europako literatura, eta maiz idatzi zituen hari buruzko artikuluak. Poeta gisa, ez da bat-batean eta erraz irakurtzen den poeta. Hizkera asko zaintzen zuen, baina ez zen zaintzen zuen elementu bakarra: sugerrrentziaz beteriko poemak atsegin zitzaizkion, irakurlearen parte-hartzea eskatzen zutenak. Esan dugun bezala, Lauaxeta da garaiko kanpoko korronte literarioen eragin gehien jaso zuena; bere poemetan, Europako hainbat poetaren eragina nabari da.
Landutako Gaiak
Landu zituen gaiak maitasuna, gaztaroa, Jainkoa, aberria eta askatasuna izan ziren. Bere bizitzan zehar hainbat gai landu zituela ikusi dugu; esanguratsua da hasieran informazio-artikuluak eta iritzi-artikuluak egiten zituela, eta poemak, maitasuna… idazten bukatu zuela.