Euskal Nazionalismoaren eta Sindikalismoaren Jatorria

Historia2,39 KB

ELA (Eusko Langileen Alkartasuna)

ELA (Eusko Langileen Alkartasuna) 1911n sortu zuten nazionalistek, langile euskaldunak bereganatzeko, langile etorkinak sozialismoaren jarraitzaileak baitziren. Helburua euskal etniako langileak ideal nazionalisten eta Elizaren gizarte-irakaspenen inguruan biltzea zen. Abertzaleentzat sozialismoa ideologia arrotza zen, kanpotik etorritako langileen artean errotuta zegoena eta euskal herritarrengandik urrun eduki beharrekoa.

Euskal Nazionalismoaren Sorkuntza

Nazionalismoari dagokionez, XIX. mendean literatura foruzale-erromantikoak, foru-eskubideen galerak eta industrializazio-prozesuek eragina izan zuten euskal abertzaletasunaren ideologiaren sorreran.

Euskal abertzaletasuna foruen defentsarako giroan sortu zen, eta ez zen burgesia modernotik sortu. Foru historikoak indargabetzeko legeek bi erantzun mota eragin zituzten:

  • Amore ematea eta kontzertu ekonomikoa euren alde aprobetxatzea.
  • Tradizionalismoari eutsiz foruak osorik berreskuratzea.

Sabino Arana eta EAJren (Euzko Alderdi Jeltzalea) Sorrera

Nazionalismoa Sabino Aranak sortu zuen XIX. mendeko azken urteetan. Larrazabalgo hitzaldian publikoki aurkeztu zituen bere ideologiaren oinarriak (antiliberalak, antiespainolak eta arrazistak), eta 1895eko uztailaren 31n, San Inazio egunean, Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) sortu zuen, kristautasuna eta foruak babesten zituen alderdia izanik, euskal ohiturak, tradizioa eta arrazaren alde egiten zuena.

Indarra batez ere Gipuzkoan eta Bizkaian hartu zuen. Oinarria burgesia ertaina eta txikia, eta landa-eremuan lan egiten zutenak ziren. Burgesia handia, bere interes ekonomikoak Espainiaren testuinguruan ematen zirenez, aldendu egin zen, eta proletargoa ez zitzaion elkartu.

EAJren Bilakaera eta Barne Gatazkak

1903an Arana hil zen, eta Ramon de la Sota izendatu zuten buru. II. Errepublikara arte ez zen aldaketarik eman, eta EAJk alderdi klerikal gisa iraun zuen. Bi talde ezberdin bereizten ziren: erradikal sabindarrak (independentistak) eta euskalerriakoak (moderatuak). Hasieran independentziazaleen esku egon zen alderdia, baina 1917an Euskalerriakoek hartu zuten boterea.

1919ko hauteskundeetan, Comunión Nacionalista Vasca eta erradikalak haserretu egin ziren, eta hauek alderdia utzi eta independentziaren aldeko politika bultzatu zuten, EAJ berregituratuz.

Deskargatu

PDF Word HTML