Euskal nazionalismoa eta Sabino Arana (XIX–XX)
Nazionalismoa eta erromantizismoa
Nazionalismoa: Sentimendua + hizkuntza + kultura + zuzenbide berezia; joera liberal bat, nazio guztien askatasun politikoa bilatzen du.
Erromantizismoa: Sentimenduetan eta emozioetan oinarritzen den mugimendua. Herri-nazio kontzeptua sortu zen.
Kontzeptu modernoa
Kontzeptu modernoa: Frantziako iraultzaileek eta erromantikoek askatasun-ideia politikara aplikatu zuten, independentziaren alde.
Ezaugarri orokorrak Espainian
Kontzientzia nazionalistak sortu ziren: herri ezberdinak batzen joan ziren errejimen politiko-ekonomiko liberalaren ezarpenaren ondorioz. Bi etapa nagusi nabarmentzen dira: berpizkunde literarioa, linguistikoa eta historikoa; eta autogobernuaren aldeko aldarrikapena.
Euskadin
XIX. mendearen bigarren zatian aldaketa sozial, ekonomiko eta politikoak izan ziren. Industrializazioa garrantzitsua izan zen. Proiektu nazionalistak sortu ziren, behe eta erdi mailako klaseek gidatuta. Hasieran Bizkaian agertu ziren; 1920tik aurrera beste probintzietara hedatu ziren.
Aurrekariak
- Larramendismoa: XVIII. mendearen lehenengo zatian, Manuel Larramendi (jesuita). Gipuzkoako foruen defentsa, lege berezi gisa.
- Karlismoa: Elementu politikoak, dinastikoak eta foruzaleak izan zituen. Bergarako besarkada, foruak onartu eta foruzaletasuna sortu zen.
- Foruzaletasuna: Foruak defendatzean oinarritzen zen. Foruei eutsi eta euskal kultura berrindartzeko asmoa zuten. E.H. berezitasun historikoen defentsa nabarmena zen. Idazleak sortu ziren: erradikalak, nazionalistak, moderatuak eta erregionalistak.
Sabino Arana
Sabino Arana: Europan nazioaren inguruko eztabaida teorikoak zabalduta zeuden. Frantsesek elementu subjektiboetan oinarritu ziren eta alemanek elementu objektiboetan —Sabino Arana kontzeptuaren garapenean eragina izan zuten joerak.
Aldaketak Bizkaiko gizartean nabaritu ziren, tradiziozko mundua berreskuratzeko asmoz. Erlijio katolikoa eta nortasunaren azpimarrapena nabarmendu ziren.
Oinarriak: arraza garbia, hizkuntza, gobernua, legeak, nortasun historikoa eta karlismoaren eragina.
S.A. proiektua
- Ideologia: Bizkaientzat independentzia eskatu; bizi izan zuten zapalkuntza egoera salatu zuten.
- Politika praktikoa: 1894an Euzkaldun Batzokia elkarte politikoa sortu zen; 1895ean alderdi nazionalista eratu zen.
- 1898 arte hauteskundeetan parte hartu zuten; beste alderdi batzuekin elkartu ziren. 1903an Sabino Arana hil zen eta alderdia hedatu zen.
Post-aranismoa (1903–1936)
Post-aranismo garaian sindikatu berri bat sortu zen (SOV-ELA), egunkariak eta sinbologia propioa garatu ziren; EAJ alderdia finkatu zen.
Barne tentsioak izan ziren: euskal herrikoak, sabindarrak eta aberritarrak. 1930ean Bergarako Batzarrean batu eta EAJ ofizialki antolatu zen. Bigarren Errepublikan autonomia-estatutua lortzea izan zen helburuetako bat. Era berean, G.Z. antolakundea sortu zen.